2025erako egutegia, Manuel Torcidaren irudiekin
Itsasmuseumek, Bilboko Portuarekin batera, 2025erako egutegi berri bat aurkeztu du. Manuel Torcidaren irudiekin (15.11. 1864 – 1928/12/24), argazkigintza artistikoaren aitzindaria Euskadin, eguneroko hamahiru eszenarekin, 1854 eta 1910 bitartean jasoak, paisaiak, “postalak” eta III. Karlistaldian zehar Bilboko “setioa” erakusten dutenak. Argazkiak digitalki birmarraztuak eta koloreztatuak izan dira haien izaera piktorikoa are gehiago indartzeko.
Arriola Lerchundi Liburutegiko irudi hauek formatu handian ikus daitezke museoaren kanpoaldean zabalik dagoen erakusketan.
Egutegia 8 eurotan egongo da salgai Itsasmuseum-en, 5 eurotan Itsasmuseum Komunitateko kideentzat.
Ez geratu zure egutegia gabe!


