AGENDA
Akademia pirata
Piraten mundua umeentzat oso gai interesgarria da. Piratak marinel onak direla kontuan izanik, Museoaren erakusketa iraunkorra modu didaktiko eta dibertigarrian ikusiko dute, pisten jolas baten bidez (altxor pirata aurkitu beharko dute).
Amaitzeko, belaontzi pirata baten maketa egingo dute, oinarrizko atalak zein diren ikasten duten bitartean: kroskoa, mastak, belak, banderak, branka-hagak eta idi-begiak. Gainera, nabigazio munduko beste kontzeptu garrantzitsu asko zer diren ikasiko dute (branka, popa, istribor, ababor…).
Adina: 4-11 urte (umeak soilik, heldurik gabe)
Ume kopurua: 15 / talde
Iraupena: 90 minutu
Ordutegia: asteburuetan, larunbat eta igandeetan, 12:00 – 13:30
Hizkuntza: larunbatetan ingelesez eta igandetan elebiduna (euskaraz eta gazteleraz)
Tarifa BEZa barne): 3,5 €/pertsona. Itsasmuseum komunitateko familia-kideak doan. Murriztua 2€/ume Gaztedi Kutxabank Plana eta familia ugariak
Izena emateko: online (Itsasmuseumeko webgunean salgai: www.itsasmuseum.eus) eta txarteldegian
Informazio gehiago: tel. 946085512 / didaktika@itsasmuseum.eus

