AGENDA

ARC Gloria – Belaontzi Handien Programa

Urriaren 11tik 14ra, Kolonbiako ARC Gloria eskola-ontzi ikusgarriak Getxo bisitatuko du. Erandioko Astilleros Celaya ontziolan eraiki zuten 1968an, eta han Kolonbia, Ekuador, Venezuela eta Mexikoko armadentzat eraikitako lau belaontzi-eskola handien saileko lehena izan zen: Gloria, Guayas, Simón Bolívar eta Cuauhtémoc.

76 metroko luzera, 10 metroko zabalera, 10 bela handi eta 130 laguneko eskifaia dituen ARC Gloria Kolonbiako ontzi enblematikoa da.


Data

Urriaren 11tik 14ra

Eman izena gure newsletterean!

Ezagutu museoko egunerokotasuna