AGENDA

Baleak ezagutzen

Ba al zenekien balea urdina munduko animaliarik handiena dela? Baleak ez dira arrainak, zetazeoak baizik, izurdeen familia bereko ugaztunak. Bitxikeria horiek eta beste asko kontatuko ditugu museoko erakusketan zehar egingo dugun pisten jolas baten bidez, eta tailer honi amaiera emateko, etxera eramateko eskulan bezala, bale bat sortuko dugu gela didaktikoan.


Adina: 4-11 urte (umeak soilik, heldurik gabe)

Ume kopurua: 15 / talde

Iraupena: 90 minutu

Ordutegia: asteburuetan, larunbat eta igandeetan, 12:00 – 13:30

Hizkuntza: larunbatetan ingelesez eta igandetan elebiduna (euskaraz eta gazteleraz)

Tarifa BEZa barne): 3,5 €/pertsona. Itsasmuseum komunitateko familia-kideak doan. Murriztua 2€/ume Gaztedi Kutxabank Plana eta familia ugariak

Izena emateko: online (Itsasmuseumeko webgunean salgai: www.itsasmuseum.eus) eta txarteldegian

Informazio gehiago: tel. 946085512 / didaktika@itsasmuseum.eus

Data

2026ko azaroaren 7 eta 8

Erreserbatu

Eman izena gure newsletterean!

Ezagutu museoko egunerokotasuna