AGENDA

“Emakume zamaketariak. Ikusarazi beharreko lanbidea” bisita gidatua

Amaia Apraiz eta María Romano ikertzaile eta erakusketaren egileek gidatutako bisita honek, Bilboko itsasadarraren kaietan hamarkadetan zehar merkantzien zamalanetan aritu ziren emakumeen lanbidea ezagutzeko aukera emango du. Erakusketan jasotako agiri ofizialen, prentsa-artikuluen, argazkien, ilustrazioen eta artelanen erreprodukzioen bidez, bisitak langile horien eginkizuna aldarrikatzen du, askotan ikusezin bihurtua, baina Bizkaiko ekonomian eta gizarte-bizitzan funtsezkoa.


Amaia Apraiz eta María Romanoren erakusketaren komisarioen eskutik

Izen-ematea  komunika@itsasmuseum.eus

Gazteleraz

Data

2026.10.08 osteguna

18:00etan

Izena ematea

Eman izena gure newsletterean!

Ezagutu museoko egunerokotasuna