AGENDA
Carola, garabi indartsua
Euskalduna Ontzioletan 300 itsasontzi baino gehiago eraiki zituzten. Carola garabia Euskalduna Ontzioletako ikurra eta museoaren zaindaria dugu. Baina… zergaitik deitzen da Carola? Tailer honetan, umeek, garabi gorri ospetsu eta oso indartsu honen izenaren jatorria ezagutuko dute.
Pisten jolas baten bitartez, umeek Museoaren erakusketa iraunkorra modu didaktiko eta dibertigarrian ikusiko dute, eta bukatzeko gela didaktikoan eskulan bat egingo dute: Euskalduna ontzioletan uretaratzen ari den itsasontzi baten maketa.
Adina: 4-11 urte (umeak soilik, heldurik gabe)
Ume kopurua: 15 / talde
Iraupena: 90 minutu
Ordutegia: asteburuetan, larunbat eta igandeetan, 12:00 – 13:30
Hizkuntza: larunbatetan ingelesez eta igandetan elebiduna (euskaraz eta gazteleraz)
Tarifa BEZa barne): 3,5 €/pertsona. Itsasmuseum komunitateko familia-kideak doan. Murriztua 2€/ume Gaztedi Kutxabank Plana eta familia ugariak
Izena emateko: online (Itsasmuseumeko webgunean salgai: www.itsasmuseum.eus) eta txarteldegian
Informazio gehiago: tel. 946085512 / didaktika@itsasmuseum.eus

