AGENDA

Itsas izarrak ezagutzen

Ba al zenekiten itsas izarrek birsortzeko superboterea dutela? 2.000 bat itsas izar espezie daude. Ez dira arrainak, ekinodermoak dira, itsas trikuen familiakoak. Orokorrean 5 beso izaten dituzte, baina batzuetan askoz gehiago izaten dituzte. Ornogabeak dira, hezurrik gabekoak. Ezin dira ibaietan edo lakuetan bizi, soilik 23ºC-tik beherako tenperaturan dagoen itsasoko ur gazian.

Museoko erakusketan zehar egindako pisten joko baten bidez, bitxikeria hauek eta beste asko kontatuko ditugu. Tailer honi amaiera emateko, eskulan bezala, etxera eramateko itsas izar bat sortuko du ume bakoitzak.


Adina: 4-11 urte (umeak soilik, heldurik gabe)
Ume kopurua: 15 / talde
Iraupena: 90 minutu
Ordutegia: asteburuetan, larunbat eta igandeetan, 12:00 – 13:30
Hizkuntza: larunbatetan ingelesez eta igandetan elebiduna (euskaraz eta gazteleraz)
Tarifa (BEZa barne): 3,5 €/pertsona. Itsasmuseum komunitateko familia-kideak doan. Murriztua 2€/ume Gaztedi Kutxabank Plana eta familia ugarientzat
Izena emateko: online eta txarteldegian
Informazio gehiago: tel. 946085512 / didaktika@itsasmuseum.eus

Data

2026eko Irailak 12 eta 13

Erreserbatu

Eman izena gure newsletterean!

Ezagutu museoko egunerokotasuna