AGENDA

Itsas Udalekuak

Udaro bezala, Itsasmuseum-ek elkarte zein udalekuetako taldeentzat udako itsas tailer berri bat jartzen du martxan. Oraingo honetan, 2020ko ekainaren 23tik uztailaren 30a arte, "Bizkaiko Golkoan bizi naiz" tailerrean, gure euskal kostaldeko ekosistema gehiago ezagutzeko aukera izango dute umeek, pisten ibilbide dibertigarri eta didaktiko baten bidez eta zabalgunean gauzatuko diren itsas joku eta eskulan bati esker. Anima zaitez gurekin itsas kulturaz gozatzera!

BIZKAIKO GOLKOAN BIZI NAIZ
2020ko ekainaren 23tik uztailaren 30a arte

Itsasmuseum

30/07/2020

10:00 - 14:00 h.

3,5€/ume eta taldeko arduradunak doan

Udako tailerrak


“BIZKAIKO GOLKOAN BIZI NAIZ”

OHARRA: COVID-19 dela eta, tailer honetan parte hartzerakoan, osasuna babesteko beharrezkoak diren neurri guztiak beteko dira.

Udaro bezala, Itsasmuseum-ek, Bilboko Itsas Museoak, udako talde bisitariei itsas tailer berri hau eskeintzen dizue.

Oraingo honetan, 2020ko ekainaren 23tik uztailaren 30erarte, “Bizkaiko Golkoan bizi naiz” tailerrean, gure euskal kostaldeko ekosistema gehiago ezagutuko dugu, pisten joku dibertigarri eta didaktiko baten, Museoko kanpoaldean itsas joku batzuen eta eskulan baten bitartez.

Parte hartzera anima zaitezte!

INFORMAZIO GEHIAGO


  • Adina: 4-12 urte (Haur eta Lehen Hezkuntza)
  • Taldeak: erakundeak, udalekuak, aisialdi taldeak eta akademiak
  • Iraupena: 90 minutu + 30 minutuko hamaiketakoa (aukeran)
  • Ordutegia: asteartetik ostiralera, 10:00 – 14:00
  • Antolaketa: 15 pertsona (helduak + umeak) gehienez talde bakoitzean, eta bi talde batera egiteko aukera.
  • Prezioa (BEZa barne): 3,5€/ume eta taldeko arduradunak doan
  • Izen emateak: 946 085 512
  • Informazio +: didaktika@itsasmuseum.eus

Hurrengo jardunaldia

Egin zaitez
newsletterraren harpidedun

Eta ez galdu gure nobedade
bakar bat bera ere.