AGENDA
Nemoren superbotereak
Pertsona guztiok, itsas animaliek bezala, trebetasunak (superbotereak) eta ahuleziak ditugu, hau da, gehiago kostatzen zaizkigun gauzak. Baina berdin dio, pertsona guztiok superbotereak ditugu, eta besteen laguntzarekin gure ahuleziak gaindi ditzakegu.
Oraingo honetan, pisten joko bat, ipuin bat eta eskulan baten bitartez, Nemo pailaso arrainaren eta beste itsas animalia batzuen superbotereak zeintzuk diren ezagutuko ditugu. Eta… zeintzuk dira zuen superbotereak?
Adina: 4-11 urte (umeak soilik, heldurik gabe)
Ume kopurua: 15 / talde
Iraupena: 90 minutu
Ordutegia: asteburuetan, larunbat eta igandeetan, 12:00 – 13:30
Hizkuntza: larunbatetan ingelesez eta igandetan elebiduna (euskaraz eta gazteleraz)
Tarifa (BEZa barne): 3,5 €/pertsona. Itsasmuseum komunitateko familia-kideak doan. Murriztua 2€/ume Gaztedi Kutxabank Plana eta familia ugarientzat
Izena emateko: online eta txarteldegian
Informazio gehiago: tel. 946085512 / didaktika@itsasmuseum.eus

