AGENDA

Olagarroak ezagutzen

Zenbat bihotz ditu olagarro batek? Olagarroa da bitxikeria gehien dituen itsas animalietako bat. Bitxikeria horiek eta beste asko kontatuko ditugu museoko erakusketan zehar egingo dugun pisten jolas baten bidez, eta tailer honi amaiera emateko, etxera eramateko eskulan bezala, olagarro bat sortuko dugu gela didaktikoan. Parte hartzera animatzen al zarete?


Adina: 4-11 urte (umeak soilik, heldurik gabe)

Ume kopurua: 15 ume / talde. 2 talde: haur hezkuntza (4-6 urte) eta lehen hezkuntza (6-11 urte)

Ordutegia: 10:00 – 13:30 (9:30-10:00 harrera)

Hizkuntza: elebiduna (euskaraz eta gaztelaniaz)

Tarifa (BEZa barne): 10€/tailerra. Itsasmuseum komunitateko familia-bazkideentzat 8€/tailerra (%20ko deskontua). 3 egunerako bonoa 25€ / Bonoa Itsasmuseum Komunitatea 20€

Izena emateko: online (Itsasmuseumeko webgunean salgai: https://www.itsasmuseum.eus/eu/sarrerak/ ) eta txarteldegian. Sarrerak salgai abenduaren 1etik aurrera (Itsasmuseum komunitateko kideentzat azaroaren 24tik aurrera)

Informazio gehiago: tel. 946085500 / didaktika@itsasmuseum.eus

Data

2026eko Abenduaren 23

Erreserbatu

Eman izena gure newsletterean!

Ezagutu museoko egunerokotasuna