“Azterkosta”

Bereziki eskola garaian dagoen publikoarentzat pentsatuta, kostaldeko eta itsasoaren ingurumen balioez sustatzea du helburu, baita bertako baliabide ekologikoak eta kultura ondarea zaintzea eta indartzea ere.

Carol Iglesias Espazioan kokatutako 13 panel informatibo, intereseko beste elementuez lagunduta, hala nola, maketak, fosilak eta pieza historikoak, itsasoaren historia eta kultura, itsas-ekosistemen egungo egoera, bizitzaren eboluzioa eta etorkizuneko erronkak azaltzen ditu.

Azterkosta erakusketa, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen duen ingurumen hezkuntzako programaren parte da.

 

Sarrera doakoa da eta 2020ko abenduaren 13ra arte bisitagarri egongo da.

Sarrerak


Taldean, familian, modu indibidualean… Lortu zure sarrera esperientzia zoragarri batean urperatzeko!