Zer ikusi Bilbon

Bilbo bere iragan industrialarekiko integrazioan eta errespetuan oinarritutako abangoardismoagatik, nazioartean aitortutako hirigintzako erreferentzia bihurtu da.

Zer ikusi Bilbon

Arkitektura, tradizioa eta bizitza

Bilbo, hirigintza eraldaketaren ikono bat

Eraldaketa honen ikonoa Guggenheim museoa da, Frank Gehryren lana. Arkitektura lan ikaragarria da, seguru asko entzuna izango duzuna. Etorri egin beharko duzu, zeure begiekin egiaztatzeko diseinuak eta arkitekturak hiri osoa bustitzen dutela; Abandoibarrako pasealekutik hasita. Museotik oso hurbil dago, eta ezin eztabaidatuzko xarma dauka. Bertan topo egiten dute eta biltzen dira eguna joan, eguna etorri, turistak zen bilbotarrak, korrikalariak zein familiak. Pasealekutik eraikin berriak ikusi ahal izango dituzu; hala nola Isozaki dorreak edo Iberdrolaren dorrea, Euskadiko garaiena. Diseinuzkoa da, halaber, hiriko metroa, Norman Fosterren zigilua daramana; eta baita Alondegia ere, Philippe Starckek kulturarako eta topaketarako gune bihurtu duen ardo biltegi zahar bat.

Itsasadarra eta bertako zubiak

Bilbora egiten duzun bisitan, Itsasadarra hartu erreferentziatzat. Horixe baita iraganean itsasontziak iristeko baliatzen zuten arteria, gaur egun, hiriaren bizimoduan giltzarri izaten jarraitzen duena. Haren bideari jarraituta, Bizkaiko Zubia aurkituko duzu, industria arkitekturaren eta Gizadiaren Ondarearen harribitxia.

Itsasadarra eta bertako zubiak zeharkatzea hiriaren historian zehar ibilbide bat egitea da. Zubizuri izeneko zubia edo Arrupe igarobidea Bilbo berriaren ikonoak dira. Beste batzuek, berriz, 700 urte baino gehiago daramatzate bertan (esaterako, San Antongo zubiak) eta hiriko armarrian ere ageri dira. Hiriaren iraganaren ordezkari paregabeak dira.

Itsasadarrari jarraituta iritsiko zara, halaber, Zazpikaleetara. Bizitasunez betetako eremua da, bilbotarrek gustuko dutenetako bat. Giro biziko Zazpikaleetan ibiliz gero, ia ohartu ere egin gabe, pintxoak jaten edo txikitoak hartzen hasiko zara. Pintxo erakusmahai koloretsu eta gustagarriez gainera, Zazpikaleetan ezin konta ahala saltoki daude, ikusmiran ibiltzeko. Xarmaz jositako antigoaleko dendak. Industria hiri izatetik abangoardista izatera igaro den hiriak baino eduki ezin duen aztarna hori; betiere, modari eta osagarriei dagokienez azken joerak kontuan hartzen dituela.

Bilboko Athletic Club

Athletic Club futbol talde bat baino askoz gehiago da: bizitza ulertzeko modu bat da, bertakoa izatearen harrotasuna. Horregatik bizi dute zaleek halako grinarekin. Partida dagoen egun batean hirira etortzen bazara, ikusiko duzu zein giro aparta sortzen den San Mames inguruan eta Pozas kalean; ikuskizun paregabea, benetan.

Futbola maite baduzu, gainera, Ibaigane jauregia bisita dezakezu. Bilboren erdigunean dago, euskal estilo berrikoa da, eta Athletic Clubaren egoitza ofiziala. Athletic-en Museoak hunkitu egingo zaitu, garaikurren eta aldi baterako erakusketen aretoarekin. Eta, noski, parte hartu ahal izango duzu San Mames zelaira egindako bisitaldi gidatu batean. “Futbolaren katedrala” izenaz ezaguna, “lehoiek” bertan jokatzen dute. Jokalari bat bezala sentituko zara, bere zoko ezezagunetan zabiltzala, aldageletan, eta aulkian eserita, jokalari bat bazina bezala.

Guggenheim Bilbao Museoa

Guggenheim Bilbao Museoa Abandoibarra etorbidearen erdi-erdian dago, bi eskultura handi alboan dituela: Louis Borgoise eskultorearen Ama armiarma, eta Puppy, 12 metroko altuera duena lore-zakur ederra, Jeff Koons-ek egina.

Hiriak izan duen berpizkundearen ikur bihurtu da Frank O. Gehry arkitekto estatubatuarraren eraikin hau. 1997an zabaldu zen, eta atze-oihal bikaina bere Bilduma Iraunkorra erakusteko eta aldi baterako zenbait erakusketa egiteko: XX. mendeko arte bisualen ikuspegi osatua eskaintzen du munduko artista hoberenen eskutik. Arte egitarau oparoa osatzeko, Museoa ere agertokia da beste diziplina artistikoei lotutako jarduera anitz egiteko: musika, dantza, moda, gastronomia, arkitektura edo arte eszeniko emanaldiak, besteak beste.

Museo de Bellas Artes

Era guztietako arte-adierazpeneko hamar mila pieza baino gehiago biltzen dituen bildumarekin, Arte Ederren Museoa, Bilbo bisitatzeko orduan lehentasuna duen beste enklabe bat da. Museoa 1908an sortu zen eta gaur egun, bere gain zenbait zabaltze-lanak burututa, ondare multzo azpimagarri eta ikerketa lan eta erakusketa-politika miresgarri bat biltzea lortu du.

Alde Zaharra

Bere oinezkoen kaleetan barrena, hain zuzen, bere “Zazpikaleak” ezagunetan barrena, Alde zaharrak Bilboren jatorrira iritsiko gara.
Bere zokoetan eliza eta monumentu zaharrenak aurki ditzakegu: Santiago katedrala; Arkeologi Museoa (Mallona bidarrietan) eta Euskal Museoa (Unamuno plazan); San Anton eliza, Bidebarrietako udal liburutegia; eta Plaza Barria. Alde zaharra, halaber, toki paregabea da bertako taberna eta jatetxeek eskaintzen duten gastronomiaz gozatzeko, hiriko txikiteo eta pintxoen bilgune. Aisialdi eta festa jardueren topaleku da, esaterako, musika emanaldiak, kaleko antzerkia edo Santo Tomaseko azoka egiten dira.

Bilboko Itsasadarra

Bilbok bere itsasadar aldera hazi nahi du, eta harantzago: itsas aldera. Horren adibide dugu urtetan izan duen eraldaketa.

Bete-betean bizi dezagun, Abandoibarran bertan itsasontzi bat har dezakegu. Itsasadarrean zehar, arkitekturaren artelanak diren Isozaki dorreak edo Guggenheim Bilbao Museoa mirets ditzakegu. Zubi ugarien azpitik nabigatuko dugu: Zubizuri, Salbe, Pedro Arrupe, Euskalduna zubia…Ia itsasoratzen den lekuan, Euskadiko zubi ezagunena agertuko da gure begien aurrean: Bizkaia zubia, Gizateriaren Ondare eta industria-indarraren ikur.

Bertan gaudela, hirian bertan dauden benetako herri arrantzaleak aurkituko ditugu, Portugalete eta Santurtzi, esaterako, ibilaldi polita egiteko, pintxo onak jateko, eta, nola ez, bertako sardina ezagun eta gozoak dastatzeko.

Erriberako Merkatua

San Antongo zubiaren ondoan eta alde zaharreko erriberaren erdi-erdian dago Bizkaiko hiriburuko merkataritza gune garrantzitsu hau.

XX. mendean, Pedro Ispizua arkitektoak merkatua eraiki zuenetik, hainbat alditan eraberritu behar izan dute; azkena, 2010ean, jatorrizko proiektuari jarraiki, San Anton eliza ondoko absidea baztertu eta hortik aurrera berreraiki zenean. Modu horretan, 1.700 metro karratuko espazioa irabazi da, saltokien estetikaren onerako. Beste hobekuntzak ere badira, dendariak hobeto eta erosoago egon daitezen.

Merkatua hiru solairutan dago banatuta, eta mota guztietako janariak daude eskura. Beheko solairuan, arrandegiak daude; lehenengoan, harategiak; eta azkenik, bigarren solairuan, frutak zein barazkiak.

Gehiago bisitatzeko gogoz?

Toki sinestezin gehiago aurkitu Bizkaian