Egurrezko ontzi tradizionalak kontserbatzeko jardunbide egokiak

Itsasmuseumek zurezko ontzi tradizionalen kontserbaziorako jardunbide egokien eskuliburu bat argitaratu du, bereziki zurezko ontziak dituzten edo erosi nahi dituzten pertsonei zuzendua, baina baita gure itsas ondarearekiko interesa duten guztiei ere.

Arlo honetan aitzindaria den dokumentua da, eta Erainen, gure ontzigintza tradizionaleko lantegian, urte luzez ontzi historikoen kontserbazioan metatutako zorroztasunetik, esperientzia praktikatik eta ezagutzatik sortu da.

Eskuliburu honen helburua ondare bizi hori zaintzea da, haren dimentsio teknikoa ez ezik, balio kulturala, historikoa eta emozionala ere agerian jarriz.

Modu argi, didaktiko eta eskuragarrian, ontzi horiek zaharberritzeko, kontserbatzeko eta mantentzeko irizpideak eta orientabideak eskaintzen ditu, eta sei hizkuntzatan argitaratu da: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, katalanez eta galegoz.

Itsasontziak Kontserbatzeko esku-liburua gure webgunean, ondoko QR kodearen bidez eta museoaren dendan dago eskuragarri, Itsasmuseum Komunitateko kideentzat soilik.

Jardunbide egokien eskuliburua

Deskargatu ontziak kontserbatzeko PDF eskuliburua

Gaztelaniaz deskargatu
Euskaraz deskargatu
Ingelesez deskargatu
Frantsesez deskargatu
Katalanez deskargatu
Galizieraz deskargatu

Formularioa online

Ontziaren egoeraren hasierako balorazioa egiteko tresna

Gaztelaniazko formularioa
Euskarazko formularioa
Ingelesezko formularioa
Frantsesezko formularioa
Katalanezko formularioa
Galizierazko formularioa