Basque Way

Uztailaren 2tik 16ra bitartean, Itsasmuseumeko zabalgunean, Martin Ibarrola idazlearen eta David Quintas argazkilariaren ‘BASQUE WAY’ erakusketa fotografiko-literarioa aurkituko duzu. Erakusketa honek, Ameriketara bueltako txartelik gabe joan ziren euskaldunen testigantzarik harrigarrienak eta zirraragarrienak berreskuratzen ditu.

Ohiz kanpokoak bezain apartekoak ziren bizitza haien oroitzapena omentzeko, erakusketak 20.000 km-ko ibilbidean zehar, euskarazko idazkunetan, errepide bakartien seinaleetan, galdutako herrien izenetan, antzinako migratzaileen saltokietan, lauburudun hilarrietan, beste bandera batzuekin bat egindako ikurrinetan eta Euskadiko udalerrien izena duten matrikuletan ageri den arrastoa jasotzen du.

12 istorio errepide-geltoki gisa 9 herrialdeen zehar, leku, izen, ohitura, pasadizo eta arkitekturak hilezkortuz, oraindik ere gure arbasoen arrastoari eusten diotenak eta gure Historiaren atal berriak deskubrituz abentura bat bizitzeko aukera emango digutenak.

Sarrerak


Taldean, familian, modu indibidualean… Lortu zure sarrera esperientzia zoragarri batean urperatzeko!

Eman izena
newsletterraren.

Eta izan gure
jardueren berri.