Bilbao 1700. Lau begirada.

Bilboko lau museok elkarlanean garatutako ekimen honek Arte Ederren Bilboko Museoko bildumako Bilboko ikuspegia (1700 ingurukoa) margolanaren hainbat alderdi aztertzea eta interpretatzea proposatzen du. Ezagutzen den Bilboko irudikapen piktorikorik zaharrena dela uste da.

Ekimenak urtebeteko iraupena izango du. Denbora horretan, margolana Itsasmuseum Bilbaon, Eleiz Museoan eta Euskal Museoan erakutsiko da, eta, azkenik, 2027ko urrian, jatorrizko egoitzara itzuliko da, Arte Ederren Bilboko Museora. Erakunde horietako bakoitzak bere jakintza-arloaren eta espezializazio museologikoaren ikuspegitik interpretatuko du obra.

Bilboko bista

Proiektu ibiltari honen helburua da margolanak biltzen dituen kontakizun anitzak elkarlanean aztertzea eta ezagutaraztea.

Margolana ohiko testuingurutik atera, eta ibilbidean zehar landutako irakurketa desberdinez aberastuta itzuliko da museora: itsas arlokoaz, sozialaz, erlijiosoaz eta artistikoaz, hain zuzen. Horrela, obraren ikuspegi poliedrikoa eskainiko da.

Itsasmuseum Bilbao

Ibilbidearen lehen etapa Itsasmuseum Bilbaon hasi da, Bilbo ulertzeko haren itsasadarra ulertu behar delako. Nabigazioak, portuak eta itsas merkataritzak jarduera ekonomiko eta soziala bultzatu zuten; jarduera horrek, hain zuzen, 1300. urtean hiribildua sortzea ahalbidetu zuen. Era berean, Bilboren eta itsasoaren arteko lotura historikoa aztertzeko aukera ematen du margolanak.

Sarrerak


Taldean, familian, modu indibidualean... Lortu zure sarrera esperientzia zoragarri batean urperatzeko!