Itsasargia, gaueko izarra

Itsasargia, gaueko izarra

Erakusketa honek Iñaki Oñatek egindako itsasargien argazkiak batzen ditu, eta azpiegitura horiek aintzat hartzearen aldeko apustua egiten du; izan ere, azpiegitura horiek berebiziko garrantzia izan dute nabigazioan, eta, gaur egun, teknologia berriak sartzearekin batera, baztertu egin dira hasierako funtziotik. Proiektuak itsasargien ondare-balio industriala nabarmendu nahi du, haien babesa aldarrikatu eta espazio horietarako erabilera berriak bilatzeko hausnarketa kolektiboa ireki.