Hauser eta Menet: Bizkaia 1890 eta 1895 artean

Bilboko Portuak eta Itsasmuseumek bere egutegia XIX. mendearen amaierako Hauser y Menet argitaletxe ospetsuak egindako irudiekin ilustratu dute..

Bilboko Portu Agintaritzak eta Itsasmuseumek antolatutako erakusketa bat da, museoko zabalgunean ikusgai dagoena, eta 1890 eta 1895 artean Hauser y Menet argitaletxeak argitaratutako fototipiez osatuta dago. Irudi hauek gaur egunera iritsi dira José Antonio Sotoren bilduma-lanari esker. Hautatutako irudiek Bilbo, Erandio, Galdames, Getxo, Lutxana, Portugalete eta Santurtziren zenbait guneren ikuspegiak erakusten dituzte. Hiri-paisaiak jasotzeaz gain, egileek garaiko azpiegitura handiak ere islatu zituzten, hala nola fabrikak, meatzeak eta portuko etengabeko jarduera, eskualdearen garapen industriala agerian utziz.

Hauser y Menet argitaletxea

Hauser y Menet etxea 1890ean sortu zen Madrilen, eta fototipian aritzen zen Espainiako inprimategi onentzat hartzen zen. Maila bikaina lortu zuen, xehetasun handiko laminak eta postalak argitaratuz.

Fototipia beirazko euskarri baten gainean tinta duten gelatina-erliebeek osatutako klixe bat erreproduzitzeko prozedura da; ondoren, presioz inprimatzen da paper gainean.

Argitaletxearen izena Adolfo Menet Kursteiner eta Oscar Hauser Müller argazkilari suitzarren abizenen batuketatik dator. Biak 1890ean iritsi ziren Madrilera Sociedad Artística Fotográficarekin lan egitera, eta handik gutxira beren argitaletxea sortu zuten.

Urteen poderioz jabetza aldatu bazuen ere, argitaletxeak izen bera mantendu zuen, eta ia laurogei urtean jardunean jarraitu zuen.

Egutegia museoko sarrerarekin batera eskuratu ahal izango da.

Bilbo, 1894
Deustuko Unibertsitatearen aurreko ontziralekua

* Daniel Zuloagak maisutasunez irudikatutako irudia, zeramikazko horma-irudi batean, Itsasmuseum-en.

Guztira 12 irudi handitan osatutako erakusketa izango da ikusgai Itsasmuseumeko esplanadan urtarrilaren 23ra arte.
Urtero bezala, irudiak egutegi batean erreproduzitu dira, eta museoko leihatilan erosi daitezke.

Sarrerak


Taldean, familian, modu indibidualean... Lortu zure sarrera esperientzia zoragarri batean urperatzeko!