Ibarrola itsasadarrean: ura, burdina, sua eta airea

Ibarrola itsasadarrean: ura, burdina, sua eta airea, Agustín Ibarrolaren erakusketa da.
Itsasoaren eta industriaren arloko gaiak jorratzen dituen marrazki eta formatu handiko olio-pinturez osatuta dago. 70eko hamarkadan egindako lanak dira, artistaren epe ezaguna, liluratu zuten itsasadarra eta paisaia industrialaren estetika ezaugarri dituenak.

Ontziolak, arraunak, dikeak, itsasontziak, galdategiak, tximiniak, langileak lanean edo familiekin, industria-ontziak edo nabigazio kolektiboa, Ibarrolak gaztaroko urteetan estetikoki maiteen zuen mundua sinbolizatzen duten espazioan daude kokatuta erakusketa honetako kuadroak. Sua eta burdinari omenaldi bat, baina baita ura eta aireari ere.

Agian langileen semea izateagatik eta neu ere halaxe izateagatik beti interesatu izan zait gizakiak bere lanarekin taxutu izan duen guztia. Gaztetatik agertu izan da nire pinturetan fabriken, tresnen, artisau-formen mundua, euren ehundurekin, materialtasunarekin, koloreekin”, idatzi zuen duela urte batzuk, erakusketaren katalogoak azaltzen duenez.

Erakusketa hau, ordea, ez da soilik iraganeko memoria estetikoa berreskuratzeko ariketa bat. Askoz gehiago da. Bizitzea egokitu zaion garaiarekin konprometitutako sortzaile baten sustrai humanistak eta sozialak aldarrikatzen ditu bere protagonisten berdintasun eta justiziaren kezketan.

Itsasmuseumen 2022ko urtarrilera arte ikusgai egongo den, Ibarrola itsasadarrean: ura, burdina, sua eta airea erakusketaren eta katalogoaren komisarioa Irrintzi Ibarrola izan da eta Laboral Kutxaren laguntza izan du.

Katalogoa gure dendan eskuragai dago.

Material didaktikoa


Artea sortzeko, behatzeko, gozatzeko eta interpretatzeko modu asko daude. Material didaktiko hau erakusketa bisitatzean erabil dezakezue.

Zuen ustez, nola margotuko luke Agustin Ibarrolak “Karola” garabia? Zuen “KarolArt”-a Museoaren sare sozialetan partekatu dezakezue (#Itsasmuseum). Parte-hartzaile guztien artean sari asko zozkatuko ditugu.

Anima zaitezte parte hartzera!

Sarrerak


Taldean, familian, modu indibidualean… Lortu zure sarrera esperientzia zoragarri batean urperatzeko!

Eman izena
newsletterraren.

Eta izan gure
jardueren berri.