Into the Ice

Mendi Film Festivalak eta Itsasmuseumek Into the Ice erakusketa aurkeztu dute Carol Iglesias aretoan, Darwin mendikatean, Tierra de Fuego-n (Txile), esplorazioa, ikerketa glaziarra, zientzia, alpinismoa eta abentura uztartzen dituen euskal proiektu batean oinarrituta.

Patagonia kontinentaletik eta Magallanes itsasartetik haratago, Tierra del Fuego artxipelagoan, Hego Amerikako mutur australean, oraindik badaude esploratu gabeko mendiak. Mendiak eta glaziarrak. Darwin mendikateko izotz-eremuaren goraguneak izan dira INTO THE ICE espedizioaren helburua, eta esplorazio geografikoa, ikerketa glaziarra, eskalada eta abentura uztartu ditu planetako mendikate urrun eta basatienetako batean. Erakusketa hau horren guztiaren erakusgarri da.

Eman izena gure newsletterean!

Ezagutu museoko egunerokotasuna