Itsas BiodibertsitARTEA

Itsas BiodibertsitARTEA ARTEKOM Taldeak (Campus Bizi Lab /UPV/EHU) sustatuako erakusketa da. Bertan, Arte Ederretako fakultateko ikasleek arazo ekologikoa eta planetaren biodibertsitatea babesteko beharra aztertzen dituzte hainbat hizkuntza plastikoren bidez.

Horiekin batera, Jose Angel Lasaren formatu handiko eskultura bat dago, egilearentzat planetaren egungo egoera irudikatzen duena .

Artearen eta sorkuntza garaikidearen bidez, diziplina zientifikoak eta humanistikoak bateratu daitezke, CO2 isuriak, krisi klimatikoa, baliabide naturalen gehiegizko ustiapena eta horiek gizartean duten eragina bezalako gai garrantzitsuetan sakontzeko.

Gainera, arteak eta sorkuntza garaikideak ez dituzte soilik egungo problematikak ilustratzen edo irudikatzen, komunikatzen eta ikusarazten dituzte ere bai, jarrera etiko eta politiko desberdinetatik.

Basque Environment and Ocean Week-en programatutako jardueren barruan sartzen da erakusketa, ekainaren 5etik 11ra Nakusarbek eta Itsasmuseum Bilbaok antolatua.

Carol Iglesias Espazioa aretoan bisita daiteke, doan, ekainaren 18ra arte.

Eman izena gure newsletterean!

Ezagutu museoko egunerokotasuna