Kostaldeak espaziotik

Kostaldeak espaziotik aldi baterako erakusketa, Sentinel-2 sateliteek planetako kostalde ezberdinetan hartutako irudiez osatuta dago. Inguratzen gaituzten ozeanoez eta itsasoez gozatzeko gonbidapena da, argiz eta kolorez betetako argazki zientifikoen bidez. Obren artean, Cadizeko badia, Mar Menor edo Ebroko delta ikus daitezke, baita beste gune exotikoago batzuk ere, hala nola Persiar golkoa, Filipinak eta Bahamak.

Ingurune natural horietara espaziotik hurbiltzeak, satelitearen ikuspegitik eta ikuspegi zabalago batetik, planetako eremu horien egungo egoerari eta haien urrakortasunari heltzea eta ulertzea ahalbidetzen du; hala nola kutsadura, itsas mailaren igoera edo espezie inbaditzaileen presentzia.

Isabel Caballerok, CSICeko Andaluziako Itsas Zientzien Institutuko ikerlariak, eta CSICeko Kultura Zientifikoko Lehendakariordetza Laguntzaileak komisariatu dute erakusketa, eta UNESCOk aldarrikatutako Ozeanoen Hamarkadan kokatzen da. Era berean, ingurumenaren kontzientziazioa eta haren babesa eta kontserbazioa garrantzitsuak izatea du helburu.

Kostaldeak espaziotik zabalik egongo da Carol Iglesias Espazioan 2023ko irailaren 10era arte.

Sarrera librea izango da.

Eman izena gure newsletterean!

Ezagutu museoko egunerokotasuna