Leonardo Torres Quevedo. Itsas ingenieritza, bere garaiko asmatzailerik bikainaren lanea.

Leonardo Torres Quevedo. Itsas ingenieritza, bere garaiko asmatzailerik bikainaren lanea aldi baterako erakusketa Carol Iglesias Espazioan egongo da ikusgai 2024ko azaroaren 24ra arte.

Irudiak eta testuak dituzten 12 panelak, maketa batzuk eta beste elementu batzuez osatua, erakusketak Leonardo Torres Quevedoren (Santa Cruz de Iguña, Kantabria, 1852-Madrid, 1936) bizitza eta obra biltzen ditu, 1930ean Le Figaro egunkariak “bere garaiko asmatzailerik miragarriena” bezala deskribatu zuena.

Bere aurkikuntzek, hala nola, autorrigidoen edo pertsonen trasnbordadoreen gaineko patentea, Donostiako Ulia mendikoa edo Niagarakoa adierzagarri dituenak; telekinoa edo urrutiko lehen agintea (dronen aurrekoa); edo Automatikari buruzko saiakerak, zeinekin XX. mendeko informatikaren aitzindariei hamarkada batzuk aurreratu baitzitzaizkien, XIX. mendearen amaieran matematikako ingeniaririk nabarmenena bihurtu zuten.

Baina, Itsasmuseumeko erakusketa honetan Torres Quevedoren eta Bilboren arteko lotura estua azalduko da, haurtzaroaren zati handi bat Bilbon igaro baitzuen eta bertan, Bilbon, garatu zuen bere ontzigintza-ingeniaritzan aitzindari izan ziren hainbat ikerkuntza: telekinoa egokitu zitzaion Bizkaiko txalupa elektrikoari, eta hau Euskalduna ontzioletan, historiako lehen ontzi telegidatua izango zen Bilboko Abran; kanpamendu-ontzia, Sociedad Española de Construcciones Navales sozietateari eskainitako lehenengo ontzi eramangarriaren proiektua, eredu bihurtuko zen Espainiako Armadaren lehen Dedalorentzat eta US Navyren hurrengo ontzi eramangarrientzat; eta, batez ere, haren binavea, Euskalduna ontzioletan eraikia, itsasadarrean probatu zen eta Santurtzi eta Santoña arteko bidai batean ere bai.

Erakusketaren komisarioa

Francisco A. González Redondo Matematikan lizentziatua da Kantabriako Unibertsitatean, Zientziaren Filosofian doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Matematikan doktorea Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. MKUko Zientziaren Historiako irakasle titularra da, eta bere denbora esparru akademikoetatik haragoko ikerketa, irakaskuntza eta dibulgazio zientifikoaren artean banatzen du.

Leonardo Torres Quevedo: su vida, su mundo (Los libros de la Catarata argitaletxea) argitalpen berria da, eta, lehen aldiz, itsas ingeniari gisa egindako lanari buruzko kapitulu bat eskaintzen du.

Sarrerak


Taldean, familian, modu indibidualean... Lortu zure sarrera esperientzia zoragarri batean urperatzeko!

Eman izena gure newsletterean!

Ezagutu museoko egunerokotasuna