Mendi Film Festival: ATXARTE

“Atxarte subjektibotasunetik sortzen den begirada da. Bizipen pertsonaletik abiatuta egindako erakusketa da. Izaera nostalgikoa du, baina baita aldarrikapena da ere, ahaztutako errealitate bati ikusgaitasuna emateko”.

Horrela deskribatzen du Arantza Sáez de Lafuentek, diziplina anitzeko artistak, Atxarte. Etxebarriko Udalaren laguntzaz ekoitzitako argazki erakusketa hau Itsasmuseumen egongo da ikusgai 2021eko urtarrilaren 9ra arte.

Atxarteko paraje naturala Urkiolako Parke Naturalaren barruan dago. Haitzarte bat da, Untzillaitz, Aitz Txiki eta Alluitz mendien artean sartuta dagoen haran batean. Pago, haritz, kareharri eta ibaiaren artean Atxarteko Kristo Santuaren Ermita, harrizko zubia eta Atxarteko errota zaharraren aztarnak daude. Edertasun horren artean, ordea, Atxarteko harrobi izan zirenaren hondakinak ageri dira oraindik. Harrobi horiek Atxarteko Eskalada Eskola dagoen gune harritsua ustiatu zuten hainbat hamarkadatan. 70 urte baino gehiago dira eskalatzaileek haitzarte horretan lehen bideak ireki zituztela, eta, gaur egun, adin eta baldintza guztietako jendeak gozatzen du natura betean dagoen paisaia horretaz.

Sarrera doan.

Sarrerak


Taldean, familian, modu indibidualean... Lortu zure sarrera esperientzia zoragarri batean urperatzeko!

Eman izena
newsletterraren.

Eta izan gure
jardueren berri.