Robinson txikia
Ezagutu Robinson Txikia, umeek Robinson: 10 biziraupen istorio erakusketa modu didaktiko eta dibertigarrian bisitatu ahal izateko proposamena.
Bisita auto-gidatua da, hau da, umeek haien kabuz egiteko pentsatuta dago. Adinaren arabera umeekin datozen helduek laguntza gehiago ala gutxiago eman beharko diete.
ZERTAN DATZA?
Umeek liburuxka bat hartzen dute eta erakusketatik zehar proposatzen zaizkien 6 proba egin beharko dituzte.
Helburua uharte huts batean bizirauteko modua bilatzea izango da eta horretarako aterpe bat eraiki, janaria bilatu, animalia basatiekin bizi, sua egin, edateko ura lortu eta, jakina, laguntza seinaleak bidali beharko dituzte. Sortzen zaizkien arazoei erantzuna emateko haien irudimena eta ezagutzak erabili beharko dituzte.
Jarduera autogidatu hau egiteko materiala erakusketa-aretoan dago eskuragai.
Museoko sarrerarekin egiteko jarduera da eta ez du aurretiko erreserbarik eskatzen.
Liburuxka 4 hizkuntzatan dago: euskara, gaztelera, inglesa eta frantsesa.
Sarrerak
Taldean, familian, modu indibidualean... Lortu zure sarrera esperientzia zoragarri batean urperatzeko!







