153 URTEBETE

Dike lehorrak

Dike lehorrak, ontziolaren jardueren testigantza bizia eta gizarte baten bizimoduaren isla dira, 1868ko ekainaren 20an ireki ziren eta 1900ean Euskalduna de Construcción y Reparación de Buques Konpainiak erosi zituen.

Astilleros Euskalduna-k itsasontziak konpontzeko eta eraikitzeko lehen lanak dike hauetan egin zituen eta bere 80 urteko historian zehar, 300 ontzi baino gehiago eraiki zituen bertan.

Dike lehorrak, 1868an eraikitako Dike 1 eta 2 zenbakia zuenak osatutakoak, Bilboko Diques Secos Sozietateari erosi zizkion Astilleros Euskaldunak, eta une horretan handitu eta birmoldatu egin zuten. 2002an, dikeak lehorrean jartzeko eta berreskuratzeko lanei ekin zitzaien, haien jatorrizko forma ahalik eta gehien errespetatuz, Bilboko Itsas Museoaren bildumako pieza nabarmen gisa, ondare-balioagatik eta balio historikoagatik.

2021ean 153 urte bete dira dikea eraiki zenetik, eta Itsasmuseumek ospatu egin nahi du, Bilboko eta Bizkaiko ekonomia- eta gizarte-arloan ekarpen historikoa erabakigarria izan duen azpiegitura baten ondare- eta industria-balioa babestuz eta zabalduz.

Gaur egun, barruan, Itsasmuseumeko bildumaren zati garrantzitsu gisa, hainbat ontzi daude ikusgai, bai beren historiagatik, bai bertan nabigatu zutenen bizimoduagatik edo baita itsasadarraren eta Bizkaiko Golkoaren itsas jarduerari estuki lotuta egoteagatik ere, gure itsas ondarean eta industria-ondarean leku nabarmena dutenak.

Kasu askotan, itsasontzi horiek jada desagertuta dauden eraikuntza-prozesu eta tekniken ondorio dira, hala nola, erriberako arotzeria. Mendeetan zehar Bizkaiko kostalde osoan oso hedatuta egon den ogibidea, bere garaian puntako teknikak erabiltzen zituen baina gaur egun errentagarriagoekin ordeztu egin dira.

Ontzien artean, Portu, Auntz Mendi eta Nuevo Anchustegui nabarmentzen dira, besteak beste.