Erakusketa Iraunkorra

Aisia eta Kirola

Fragmento de la Exposición sobre Ocio y Deporte en la Ría de Bilbao en Itsasmuseum

XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako ekonomia hazkundeak berarekin ekarri zuen klase dirudunen artean aisiaren kultura sustraitzea eta Kantauri aldea monarkiaren eta burgesia berriaren opor-leku bihurtzea. Bilboko Abran, bultzada handia izan zuen turismo jarduerak, itsas bainuei, bainuetxeei, ur kirolei, arraunari, belari eta abarri esker.

Testuinguru hartan, Bilboko Real Sporting sortu zen, 1898an, eta Abrako Itsas Kluba, 1902an, elite burges berrien gizarteratze gune gisa. Sorreratik bertatik antolatu zituzten belaontzien estropadak, baina 1940tik aurrera bereziki bizitu zen jarduera hura, star eta snipe motetako bela arineko estropadei esker, batik bat.

Traineruen estropadek lotura estua dute itsasoko lanbideekin. Hain zuzen ere, bizkorrena izateko premiak lehia bizia sortzen zuen arrantza-ontzien artean. Eta halaxe sortu ziren eskifaien arteko lehen norgehiagokak. Indar erakustaldiak izaten ziren, oro har, etsaitasunak edo auziak erabakitzeko eginak. Pixkanaka, ordea, lasterketa haiek finkatzen eta arautzen joan ziren, eta, azkenean, kirol federatua bihurtu zen, eta ospe handia hartu zuen. 2009an, emakumeak lehian hasi ziren arrauneko aulki finkoko kategorian, traineru estropadetan.

Bere historiari buruz gehiago jakin nahi duzu? Bisita gaitzazu!

Objektu nabarmenak

Trainerua

Saltillo

Kopako batekoa

Beste Erakusketa Iraunkorra

Egin zaitez
newsletterraren harpidedun

Eta ez galdu gure nobedade
bakar bat bera ere.