Erakusketa Iraunkorra

Bilboko itsasadarra, itsas portua

Bilboko Itsasadarrak erabateko protagonismoa izan du Bilboren eta Bilboko inguruaren historian. Hantxe sortu zen, eta hari zor dio bere garapen ekonomiko eta soziala. 14 km-ko ibaibidea da itsasorako atea.

Gune honetan, Bilboko Itsasadarra da ardatz: ibilgu nabigagarri naturala, mareen eraginpekoa, zeina egokituz eta moldatuz joan behar izan baita ekonomiak, merkataritzak eta itsas jarduerek historikoki planteatutako eskakizunen arabera. Urak bideratzeko eta nabigazioa erraztearren ibilgua zuzentzeko eta dragatzeko obren poderioz, aldatuz joan zen Itsasadarraren jatorrizko ibilgua. Eta, Itsasadarreko hainbat mendetako portu jardueraren eraginez ez ezik, XIX. mendearen amaieran sortutako egoera ekonomiko berriaren eraginez eta garai hartako premia eta eskakizun berrien eraginez ere Itsasadarraren goialdetik Abraren bokaleraino lekualdarazi zuten portua, pixkanaka eta modu naturalean. Gaur egun, Atlantiko aldeko Europako portu nagusietakoa da Bilboko Portua, azpiegitura modernoz hornitua eta mundu osoko 800 porturekin baino gehiagorekin lotua.

Bere historiari buruz gehiago jakin nahi duzu? Bisita gaitzazu!

Objektu nabariak

Civitates Orbis Terrarum grabatua (Bilboren lehen irudia)

Ortoargazkia

“Itsasadarraren jatorrizko ibilgua” planoa

Beste Erakusketa Iraunkorra

Egin zaitez
newsletterraren harpidedun

Eta ez galdu gure nobedade
bakar bat bera ere.