Erakusketa Iraunkorra
Itsas Salbamendua

Gune honetan, Bilboko Itsasadarreko eta Portuko itsas salbamenduaren hastapenen jatorria eta Arriluzeko Salbamendurako Egoitzaren sorrera azaltzen dira, baita egoitza horretan izan zituzten lehen salbamendu sistemak ere: andaribel sistema, lurretik egindako erreskateetarako.
Bilboko Portua eta Itsasadarra hainbat naufragioren lekuko izan dira oso antzinatik. Neguko enbata gogorrak, ezusteko galernak eta hareazko barra beldurgarria ezbehar askoren iturri izan dira. Heriotza uholde hura zela-eta, kezka zabaldu zen, eta itsas salbamendurako egoitza bat jartzea erabaki zen. Halaxe sortu zen, 1919an, Bilboko Portuko itsas erreskateko lehen talde egonkorra, nolabaiteko profesionaltasuna zuena. Handik bi urtera, eraikin propioa zuen erreskate taldeak Arriluzen (Getxo), Ignacio Smith arkitektoak diseinatua.
Gaur egun ere, Arriluzeko eraikineko lokaletan gordetzen dira salbamenduko operazioetan parte hartzen duten Gurutze Gorriko boluntarioen erreskaterako bitartekoak.
Bere historiari buruz gehiago jakin nahi duzu? Bisita gaitzazu!