ERAKUSKETA IRAUNKORRA

Museo bihurtutako Ontziola

Itsasmuseum Bilbao kostaldera eta itsasora irekitzen den “Museo bihurtutako Ontziola” da. Gogoeta hori, museoaren sarreran egin diren aldaketa eta txertaketa nagusien funtsa da, Itsasmuseumeko esperientziaren abiapuntua.

Argiztatutako hainbat irudik osatutako mapa-kontzeptualak ematen dio ongietorria bisitariari. Irudiek, museoak lantzen dituen gaiak bateratzen ditu: itsasoa, pertsonak, merkataritza, industria, ontziola, zurgintza eta gaurkotasuna. Kirmen Uriberen Ez eman hautatzeko poema zirraragarri eta oroigarriarekin batera, Itsasmuseumen unibertso tematikora eramaten gaitu.

Ondoren Bizkaia itsas lurraldea moduluak, Bizkaiko Golkoarekin eta kostaldearekin lotutako piezak, mapak eta testuak konbinatzen ditu Bizkaiko pertsonek itsasoarekin duten harreman estua erakutsiz. Espazio honek ondare-balio handiko pieza berri ugari ditu -Santimamiñeko aztarnategiko kontxario baten zintzilikaria edo Lekeitioko itsasadarreko aztarnategitik datorren zeramikazko anforeta, besteak beste-, bai eta Bilboko mapak eta kartografo ezagunen jatorrizko karta nautikoak ere; hala nola, Waghenaer, Willem Janszoon Blaeu eta Robert Dudleyenak, José Ramón Maestro Martín eta Itziar Ramírez Uribarrik eskuzabaltasunez mailegatutakoak.

Azkenik, Bilboko itsasadarra, itsasorantz, Bilbok itsasoarekin historikoki izan duen lotura ulertzeko eta bere portu-izaera aldarrikatzeko aukera ematen dio bisitariari.

Bilboren eta Itsasadarraren lehen ilustrazio eta irudikapenak osatzen dituzten dokumentu eta grabatu historikoekin batera, hiribilduan aurkitutako bi txanpon erromatar gehitu dira. Txanponek erakusten digute erromatarrak edo haien mende zeuden herriak Bilboko Itsasadarrean egon zirela; hau da, Bilboko portu-jarduera -hiribildua baino lehenago portu izandako hiria- antzinarokoa dela.

Azkenik, “Juan de Arratia” aretoa aurkezten da, hiribilduaren jatorriaren historian sakontzen duen gunea, duela 500 urte Juan Sebastian Elkanorekin batera munduari bira eman zion Bilboko txo naturalari omenaldia eginez.

Objektu nabarmenak

Museo bihurtutako Ontziola

Bilboko itsasadarra, itsasorantz

Bizkaia itsas lurraldea

Juan de Arratia Aretoa

Beste Erakusketa Iraunkorra