Erakusketa Iraunkorra

Ontzigintza: Altzairu-ontziolak

Fragmento Exposición Industria Naval Itsasmuseum

Gune honek Bizkaiko ontzigintza industria modernoaren sorreraren eta bilakaeraren berri ematen du; ontziola nagusien sorrerarena eta haietan eraikitako itsasontzi ospetsuena, besteak beste.

Industria hedatzeak eta itsasontzi konpainiak indartzeak bultzada erabatekoa eman zion Bizkaiko ontzigintza modernoaren garapenari. Merkataritza ontzidia modernizatzeko premiak eraginda, euskal itsasontzi konpainiek atzerrian erosi zituzten lehen lurrunontziak. Dena dela, laster sortu ziren burdinazko eta altzairuzko itsasontziak eraikitzeko lehen ontziolak (Astilleros del Nervión, Euskalduna, La Naval, Tomás Ruiz de Velasco, Celaya, Cadagua, etab.), eta, haien eskutik, ontzigintza industria oparo baten kokaleku izan zen Itsasadarra, ekoizpen ahalmen handiari eta instalazio modernoei esker.

Bizkaiko ontzigintza industriak hazkunde ikusgarria izan zuen 60ko hamarkadan, baina 1970eko hamarkadaren bigarren erdialdean, petrolioaren krisiaren eta sektorearen birmoldaketa berantiarraren ondorioz, ontziola asko eta asko itxi behar izan zituzten, eta milaka lanpostu galdu ziren. Gaur egun, Zamakona, Murueta eta Astilleros de Sestao ontziolak dira Itsasadarreko ontzigintza jardueraren lekuko.

Bere historiari buruz gehiago jakin nahi duzu? Bisita gaitzazu!

Objektu nabarmenak

Infanta Maria Teresa maketa

Artagan Mendi maketa

Bilbao Knutsen maketa

Cuauhtemoc maketa

Beste Erakusketa Iraunkorra

Egin zaitez
newsletterraren harpidedun

Eta ez galdu gure nobedade
bakar bat bera ere.