ERAKUSKETA IRAUNKORRA

Surf Gunea

ssf-webgunea-itsasmuseum

Surfak oso leku garrantzitsua du Euskadin, nazioartean ezagunak diren surflariekin, bai eta izen handiko nazioarteko txapelketa eta olatuekin ere; izan ere, gure kostaldea mundu osoko kirol honen maitaleen toki bihurtu da.

Duen garrantzia nabarmentzeko asmoz, Itsasmuseum Bilbaok surfaren historiari eta Euskadin izan duen bilakaerari buruzko gunea zabaldu du, gaian adituak direnen laguntzarekin diseinatua, praktika horren aitzindariengana eta bertako industriara hurbiltzen gaituena.

Lau panel daude ikusgai historia honetako objektu adierazgarri batzuekin batera: hiru une nagusi irudikatzen dituzten surfeko hiru taula, O’Neillen surfeko jantzi eta jaka bat eta Ignacio Arana, surfaren zale amorratua eta Hawaiiko kontsula 1911 eta 1914. urteen artean, Euskadira ekarritako The Surf Riders of Hawaii, historiako lehen surf liburuaren ale bat, besteak beste.

Surfa Europan. 1956an gidoilari kaliforniar bat Biarritzera joan zen bere surf taularekin Fiesta filmatzeko. Ofizialki, surfa 1957an sartu zen Europan eta urte batzuk geroago Euskadira iritsi zela uste da. Life aldizkariak inspirazio iturri gisa balio izan zion Iñaki Arteche donostiarrari bere lehen ohola eraikitzeko eta 1964an, bere anaiarekin batera, Kontxan surfean aritzeko. Ondoren, surfa Getxora zabaldu zen, Jose Luis Elejoste eta Carlos Pradera aitzindari zirela, baita Euskadiko beste hondartza batzuetara ere.
Mundakako barra 1967 eta 1968 artean surfeatzen hasi zen eta Euskadi munduko surfaren mapan jarri zuen.

70eko hamarkadan jada surfean ari ziren emakumeak baziren ere, emakumeen surfak ez zuen indarrik hartu hurrengo hamarkadara arte; orduan, hazkundea esponentziala izan zen, bai praktikatzen duten emakumeen kopuruari dagokionez, bai lehia-mailari dagokionez.

Objektu nabarmenak

Tabla Itxas Tresna, Orio, 1970

Traje del modelo “Animal” de 1991 y chaquetilla corta de O´Neill de los años 60 de José Luis Elejoste.

“The Surf Riders of Hawaii”

Otras exposiciones permanentes