Carol Iglesias Espazioa

Gure aretoetako bati Carol Iglesias Espazioa deitzearen proiektua, Jerónima Carola Iglesias pertsona bera aldarrikatzearen premiatik jaiotzen da, Carol Iglesias bezala ezagunagoa zena, Carola garabi ikonikoari izena ematen dion emakumea. Helburua, pertsona bera nabarmentzea da eta gizartean idatzi, kontatu eta elkarbanatu den emakumeen historia aztertu.

Carol Iglesias Espazioa, ez da espazio baten izena bakarrik, Jerónima Carlota Iglesias Hidalgori omenaldi bat da, bere lagunengatik Carol Iglesias bezala ezagunagoa zena eta itsasadarraren eskumaldean bizi zena. Egunero, lau aldiz Misericordiatik botea hartuta itsasadarra zeharkatzen zuen eta ontziolaren instalazioak igarotzen zituen itsasadarreko ezkerraldean zuen lanpostura joateko, pasatzen zen bakoitzean

Euskaldunako Ontziolakko langileek oihuka botatzen zizkioten piropoak jasan egin behar zituen.

Aretoak, behin betiko instalazio artistiko bat du, euskera eta erdarazko lokuzio batekin, automatikoki salto egiten duena espaziora sartzen zarenena, Isabel Martín egilearen Normala dena poema da (idatzizkoa eta audioa) eta hausnarketara gonbidatu eta pertsonen arteko berdinasuna, errespetua eta elkarbizitza sustatzea du helburu.

Itsasmuseum-eko Carol Iglesias Espazioa Emakume, ikusten zaitut/Te veo, mujer olerki errezital batekin estreinatu zen, honetan proiektuko sustatzaile nagusia izan den Jaio de la Puerta-z gain, beste zenbait autore parte hartu zuten, hala nola Isabel Martín, Elisa Rueda, José Blanco, Amaia Barrena, Mariasun Landa, Itziar Mínguez, Aitor Gabiola, Pablo Müller eta Ritxi Poo besteak beste.

Ekitaldia, errezitaleko olerkiak biltzen dituen liburuxkan islatuta geratu zen.
.