Carolaren Arima

Ostiral eta larunbatetan 22:00tan

Carolaren Arima proiektuak Carola Garabiari bizitza eman nahi dio, ikusgarritasuna emanez, talentua eta kultura erakusteko plataforma bezala.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta a BBK-ko Gizarte Ekintzak finantziatutako proiektua honek Carola garabiaren argiztapen artistikoan datza. Artea, teknologia eta berrikuntza batzen dituen ekimen honek, Bizkaiko ikur maitatu eta adierazgarrienetako bati, baita gure lurraldeko ondare industrialaren ezinbesteko pieza denari bizitza eman nahi dio. Argi-instalazio artistiko honek, Carola Bizkaiko itsasargia balitz bezala funtzionatzea ahalbidetzen du, publikoaren gozamenerako, era berean, bertako agenteen talentu eta kulturari ikusgarritasuna emateko plataforma berri bat da.

Proiektua, irailean jarri zen matxan, 60 metroko altuera duen garabian argi eta soinu performance artistiko batekin. Ikuskizun hau, zuzeneko musikaz lagunduta egon zen, Itsasmuseum-eko pieza garrantzitsua den Ponpa Etxeko aurrealdean argazti historikoak proiektatzen ziren bitartean.

Itsasmuseum eragile moduan, proiektuaren zuzendari artistikoa den Jon Astorquiza eta altuerazko lanetan ditua den Asaken enpresa, proiektuaren diseinuan eta gauzatzean partehartu dute, horretarako  guztira potenzia handiko 15 foku jarri dituzte garabiko egituraren puntu estrategikoetan. Argiztapeneetarako hautatutako sistema, DMX teknologian eta soluzioan oinarrituta dago, foku bakoitza erabat kontrolatzea ahalbidetuko duena ikuskizun dinamiko eta desberdinak sortzeko.

Carolaren Arima, argiztapen eta soinu ikuskizun bat izateko aurrerapausuak ematen jarraitzen du. Gau guztietan Carola modu estatikoan argiztatzen hasi ginen, eta egun, gauean, orduro, bere arnasketa simulatzen duen efektu atsegina ikustea posible da, argien intentsitatekin  jokatzen duen efektu baten bitartez. Gero eta hurbilago dago, garabiak modu egonkorrean, soinu eta argi ikuskizun dinamiko eta osoak eskaintzeko prest egongo den eguna.