Obra gonbidatua
2019ko azarotik, Itsasmuseum-ek eta Bilboko Arte Ederren Museoak honek lankidetzarako esparru egonkor eta aldizkakoa dute “Obra Gonbidatua” programaren btiartez. Akordio honek, erakundeen arteko harreman onaren erakusgarri dena Arte Ederren Museoaren funts zabaletatik hautatutako obra adierazgarri bat Itsasmuseum Bilbao-n aldi baterako ikusgai jartzea ahalbidetzen du, itsas museoko bildumako beste piezen alboan, testuinguru desberdin batean zeinetan Bizkaiko itsas kultura du protagonismo Nagusia.
Programa honi esker, Itsasmuseum-ek Quintín de Torreren Lemazaina eskultura, Julián de Tellaecheren Txo Zuria pintura, eta Jesus Mari Lazkanoren Bilbo MMX tamaina handiko murala ikusgai ditu gaur egun.

Quintín de Torreren Lemazaina eskultura
Descubre más

Julián de Tellaecheren Txo Zuria pintura
Descubre más

Mari Puri Herreroren Itsasontzi urdina
Descubre más

Jesus Mari Lazkanoren Bilbo MMXmurala
Descubre más

Álvaro Alcalá Galianoren Mal tiempo. Holanda
Descubre más

Aurelio Artetaren El puente de Burceña
Descubre más

Valentín de Zubiaurreren Por las víctimas del mar
Descubre más
Hitzarmen honi esker, Itsas Museoaren erakusketa-proposamena askoz dinamikoagoa da, eta gonbit egiten du tradiziozko erakunde honek gordetzen dituen balio artistiko eta historiko nabarmeneko obrak begiestera, ohikoa ez den beste toki batean, gai-testuinguru desberdin batean, aldi berean elkarrizketa berritzaile eta koherentea sortuz, aldi baterako lagatako obren eta erakusketa osatzen duten gainerako piezen artean.
Obra gonbidatua
Itsasadarra Erandio Behekoan
Lanak Bilboko itsasadarraren ikuspegi bereizgarria eskaintzen du Punta Zorrotzatik, ezkerraldean, pabiloi industrialez markoztatuta, eta hiriaren dinamika industria-eraldaketa betean islatzeko duen gaitasunagatik nabarmentzen da.

