Itsasadarra Erandio Behekoan

Itsasmuseumek, Bilboko Arte Ederren Museoarekin batera sinatutako Obra Gonbidatua programaren esparruan, Adolfo Guiard artistaren Itsasadarra Erandio Behekoan pintura adierazgarria jaso du. Lanak Bilboko itsasadarraren ikuspegi bereizgarria eskaintzen du Punta Zorrotzatik, ezkerraldean, pabiloi industrialez markoztatuta, eta hiriaren dinamika industria-eraldaketa betean islatzeko duen gaitasunagatik nabarmentzen da.
Konposizioa deigarria da bertan ikusten diren elementuen banaketagatik. Elementu horiek, batez ere, obraren ertzetan biltzen dira, mihiseko atalik handiena esperimentazio kromatikoari eskaintzeko asmoz.
Itsasadarraren XIX. mendearen amaierako jarduera bizia hartzen duen pieza hau erakusketa iraunkorreko goiko solairuan egongo da ikusgai, ontzi-fabrikei eta ontzigintzari eskainitako gunean, ANAVAS, Euskal Ontzigileen Elkartearen sorreraren 125. Urteurrenarekin bat eginez, garaikideak baitira eta harreman estua dutelako: bata ontzigintza eta garapen industriala dela eta, sortu bazen, besteak mugimendu guzti hori erakusten du margo baten bitartez.
Guiard-en margolan hau, zortzigarren da Obra Gonbidatua programaren barruan Itsasmuseumera heltzen dena beste hauen ondoren: Quintín de Torreren Lemazaina (1913), Julián de Tellaecheren Txo Zuria (1922-1924), Jesus Mari Lazkanoren Bilbo MMX (2010), Mari Puri Herreroren Itsasontzi urdina (1985-1986), Álvaro Alcalá Galianoren Eguraldi txarra. Holanda, Aurelio Artetaren Burtzeñako zubia eta Valentín de Zubiaurreren Itsasoaren biktimen alde.


