Rabba Rabba Girl

Rabba Rabba Girl proiektuak, zuzeneko musikaren munduan emakumeen ekarpena ikuskarazi eta ezagutzera eman nahi du.

Testuinguru honetan, Itsasmuseum-ek eta Nave 9-k, emakumeak lider duten taldeek edota emakumeez soilik osatutako taldeen kontzertu zikloak eskaintzen dituzte zenbait igandeetan 13:00etan Itsasmuseum-eko auditorioan edo museoko kanpoaldean, eguraldiaren arabera, Rabba Rabba Girl ekimenaren barruan, Bizkako Foru Aldundiko babesa duena.

Orain arte izan ditugun taldeen artean, Liza Colby, Kim Lenz eta Ramonas , 30 emakumeez osatutako  Rock&Choir/ Zirzira Ahots Taldea korua edota Sophie Auster nazioarteko taldeak nabarmentzen dira, eta Moonshakers eta Zea Mays artista lokalak ere izan dira gurean, beste askoren artean..

Gainera Rabba Rabba Girl-k, nazioarteko taldeak tokiko taldeekin konektatu nahi ditu, horregatik, ahal den heinean, nazioarteko eta bertako taldeez osatutako kartel elkarbanatu bat egiten da.