Igo zaitez Gabarra Athletic-era!

Bizi berriro egun historikoa!

Gabarra Athletic Itsasmuseumeko dikera itzuli da eta hainbat jarduera antolatu ditugu zu ere ontzira igo eta familian edo lagunartean tarte gogoangarri bat bizitzeko.

Jarduera guztietan itsasontzi aparta honen jatorria kontatzen hasiko gara: ontzi mota horiek sortzen diren une historikoaz, bere ezaugarri teknikoez eta nola 80ko hamarkadan, urte bereziki gogorrak Euskadin, Athletic Clubeko tituluak ospatzeko erabiltzen hasi zen. Ingalaterrarekiko merkataritzaren garrantziaz, futbolaz, burdinaz, ontziolez, kargategiez eta, jakina, gure itsas kulturaz, kultura, tradizio eta ekonomia berrietara irekitzen gaituenaz ere, hitz egingo dugu.

Taldearen neurrira egindako bisita

Gainera, neurrira egindako produktu bat jartzen dugu martxan, pertsonalizatuagoa, beren esperientzia diseinatu nahi duten taldeentzat. Kasu horretan, eguna eta ordua aukeratu ahal izango dira, eta argazki-zerbitzu profesional bat izango da.

Gabarra bere testuinguan bisita edo azalpen laburra museoan (20 minutu)  + Gabarran igotzea + argazkilari profesionalaren zerbitzua

Data, ordua eta hizkuntza: aukeran.

Pertsonen kopurua: galdetu

Aurretiko erreserba beharrezkoa da.

Prezioa:
10 eta 15 pertsona bitartean, 25 € / pertsona.
16 a 30 pertsona bitartean, 15 € / pertsona.
10 pertsona baino gutxiagoko taldeak, 250€-ko gutxieneko tarifa.

Erreserbak: didaktika@itsasmuseum.eus

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokia ez den jarduera.

Eguraldi txarragatik abisu horia jartzen bada jarduera programatuta dagoen egunean eta alerta hori goizeko 11:00etan mantentzen bada, jarduera bertan behera geratuko da.

Kasu horretan aukera egongo da erreserbatutako jardueraren zenbatekoa itzultzeko edo bisitarako data berri bat aukeratzeko.

Gabarra ondarea da, emozioa eta kondaira