Umeentzako jarduerak

Museoaz familiartean gozatzeko plan batzuk proposatzen dizkizuegu.

Gela didaktikoa

Haurrak entretenitzeko eta dibertitzeko espazioa.

Espazioa haurrentzat bereziki pentsatuta dago, eta familiak bisita luzatzera animatzen dituzten tresnak eta jolas didaktikoak ditu. Gela didaktikoa Museoaren ordutegian egongo da irekita, hezkuntza-programaren jarduerak egiten direnean izan ezik.

Museoa Playmobilezko clicken arabera

Erakusketa iraunkorra ulertzeko beste modua

Gela didaktikoko baliabideen artean, Playmobil clicken bidez egindako zazpi eszena nabarmendu daitezke, Museoaren edukia familientzat modu erakargarrian eszenaratzen dutenak. Eszena bakoitzak ezkutatuta dauden Playmobil batzuk ditu.

Denak aurkitzeko gai izango zarete?

Urtebetetzeak

Zure itsas urtebetetzea Itsasmuseumen ospa ezazu!

Jarduera honetan 6-9 urteko umeek itsas tailer didaktiko eta dibertigarriaz gozatuko dute: pisten jokua “altxorraren bila” eta drakkar baten maketaren eskulana (itsasontzi bikingoa).

Tailer hau askari batekin osatzeko aukera dago.

Informazio gehigarria


  • Adina: 6-9 urte (Lehen Hezkuntza)
  • Hizkuntza: euskaraz edo gazteleraz (aukeran)
  • Iraupena: ordu bat eta erdiko tailerra + askaria (ordu bat)
  • Datak eta ordutegia: larunbatetan edo igandeetan 17:00 – 19:30h
  • Antolakuntza: gutxienez 10 eta gehienez 20 ume. Tailerrean umeak Museoaren gidarekin, heldurik gabe. Askarian heldu bat behintzat egon beharko da.
  • Tarifa(BEZa barne): soilik jarduera 10€/ume eta 15€/ume. Museoaren lagunak %20ko deskontua.
  • Izena emateko: tel. 946 085 512
  • Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus

Belaontzi Handien Programa

Ez galdu Museora datozen itsasontzi eta belaontzi klasikoetara igotzeko aukera.

Belaontzi handien programa honen bidez, txikienek eta familiek itsasontzi historiko batera igotzeko eta nabigazioaren sekretuak ezagutzeko esperientziaz gozatu ahalko dute.

Gabarra Itsasmuseum

Euskaldunako dikeak

Esperientzia berezia Bilbotik irten gabe.

150 urte baino gehiagoko historia duen eraikinaren barruan paseoan ibiliz gero, bildumako ontziak ikuspuntu pribilegiatu batetik ikus daitezke; gainera, “Athletic” gabarra mitikora igo daiteke, eta argazkia atera San Mames atzealdean dela.

Port Center

Ezagutu Bilboko Portua eta bertako egungo lanbideak.

Erakusketa iraunkorraren barruan dagoen berariazko saila da, eta, baliabide teknologikoen eta jolas interaktiboen bidez, bisitariak Bilboko Portuaren gaurkotasunera eta bertako lanbideetara gerturatzen ditu. Ez galdu!

Bisita gidatuak Erainera

Ezagutu nola lan egiten zuten erriberako arotzek XX. mendeko Bizkaiko kostalde osoko ontzioletan.

Erain proiektuko erakusketak testuinguruan jartzen du erriberako arotzeriak iragan mendean Bizkaian izan zuen garrantzi ekonomiko eta soziala, eta herritarrek parte har dezaketen zuzeneko tailerra eskaintzen du. Era berean, Euskaldunako dikeetako itsasontziak ikus daitezke, Bizkaiko itsas historiaren lekukoak izan direnak eta Itsasontziak Mantentzeko Museoaren Planaren barruan daudenak.

Ginkana digitala

Gerturatu museora teknologiaren bidez

Familientzako itsas ginkana digitalaz gozatzeko gonbit egiten dizuegu; edozein smartphone edo tabletaren bidez sar zaitezkete modu errazean, esteka honen bidez: www.guiaventuras.com

Smartguide

Ezagutu Museoa zeure erritmora, doan deskargatu daitekeen audiogidarekin.

Bisitak dimentsio berria hartuko du Android eta iOSen deskargatu daitekeen tresna digital horri esker. Smartguidea 4 hizkuntzatan dago (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa), eta guztira 23 informazio-puntu proposatzen ditu erakusketa iraunkorraren ibilbidean zehar, pertsona bakoitzaren interesetara egokitze aldera.

Bestalde, mugikorrarekin bisita egin ezin duten edo nahi ez duten bisitariek Museoko leihatilan alokatu ahalko dute terminala 2 euroan.

Erakusketa osoan dago wifi konexioa.

Ezagutu Bilbo Itsasadarretik

Familientzako kirol eta kultur jarduera.

Itsasmuseumek eta Bilbobenturak elkarrekin diseinatutako jarduera da. Aukera ematen du Bilboko zenbait mugarri historikoz eta arkitektonikoz gozatzeko eta hiriak azken urteetan izan duen eraldaketa ezagutzeko, oso ikuspegi desberdinetik. Familiarteko bisita Museoan hasiko da, eta, ondoren, piragua edo SUP (Stand Up Paddle) nahiz bizikleta hartuko da, Bilboko Itsadarretik edo ertzetatik ibilbideari ekiteko.

Adingabeak 10 urtetik gorakoak izan behar dira, igeri egiten jakin behar dute eta, gutxienez, heldu batek lagunduta joan behar dira. Ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserbatzea. Galdetu Museoko txartel-leihatilan plazarik dagoen.

Tarifa (BEZ barne): 10 €/pertsona.

* SOILIK URRITIK APIRILERA EGIN DAITEKEEN JARDUERA

Etorri familiarekin

Gozatu familiartean gure erakusketa eta jarduerekin.

Egin zaitez
newsletterraren harpidedun

Eta ez galdu gure nobedade
bakar bat bera ere.