Batxilergoa

Bilboko Portuko langilea egun batez


Bilboko Portua Europa Atlantikoko portu komertzial oso garrantzitsu bat da. Izan ere, Bilbo portua izan zen, hiribildua izan aurretik. Hala ere, egungo portuak ez du zerikusirik garai batekoarekin.

Jarduera honetan, Bilboko Portua sakonki ezagutzeko asmoz, ikasleek Port Center Museoaren erakusketa gunean zehar bisita gidatu bat egingo dute.

Bukatzeko, ikasleek, itsas korapilo batzuk ikasiko dituzte: xildrea, korapizta eta lastegia.

Informazio gehigarria


  • Hezkuntza maila: Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa (16-18 urte)
  • Iraupena: 90 minutu
  • Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
  • Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
  • Tarifa: (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
  • Izena emateko: tel. 946 085 512
  • Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus

Bizitzaz betetako Itsasadarra


Ba al zenekiten… gaur egun Bilboko Itsasadarrean 60 espezie baino gehiago bizi direla?

Jarduera honetan Bilboko Itsasadarraren ekosistemaz eta ingurumenaren aldetik emandako hobekuntzaz hitzegingo dugu.
Museoan zehar bisita gidatu batekin hasiko gara, Bilboko Itsasadarrak ingurumenaren aldetik eman duen hobekuntza aztertuz eta gaur eguneko ekosistema ezagutuz.

Bukatzeko, uraren kalitatea neurtzeko, Museoaren kanpoaldean, Itsasadarreko uraren lagin bat hartuko dugu eta analisi fisiko-kimiko bat egingo diogu.

Informazio gehigarria


  • Hezkuntza maila: Batxilergoa (16-18 urte)
  • Iraupena: 90 minutu
  • Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
  • Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
  • Tarifa: (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
  • Izena emateko: tel. 946 085 512
  • Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus

Izarrak: marinelen GPS-a


Fragmento de la Actividad Las Estrellas:

Izarrak marinelen aintzineko GPS-a zen. Izarretan oinarrituz eta tresna desberdinak erabiliz (kuadrantea, astrolabioa edo sextantea) orientatzen ziren.

Ipar hemisferioan Izar Polarrak edo Polaris-ek beti iparraldea adierazten zien. Hego hemisferioan, berriz, hegoaldea aurkitzeko, Crux edo Hegoaldeko Gurutzea aurkitu behar zuten.

Jarduera honetan, ikasleak, Museoan zehar bisita gidatu batekin hasiko dira. Geroago astrolabio bat sortuko dute, baita eguzki eta izar erloju bat ere. Bukatzeko, lan koaderno baten bitartez, nola erabiltzen diren ikasiko dute.

Informazio gehigarria


  • Hezkuntza maila: Batxilergoa (16-18 urte)
  • Iraupena: 2 ordu
  • Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
  • Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
  • Tarifa: (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
  • Izena emateko: tel. 946 085 512
  • Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus

Ezagutu Bilbo Itsasadarretik


Itsasmuseumek eta Bilbobenturak elkarrekin diseinatutako jarduera da. Aukera ematen du Bilboko zenbait mugarri historikoz eta arkitektonikoz gozatzeko eta hiriak azken urteetan izan duen eraldaketa ezagutzeko, oso ikuspegi desberdinetik. Bisita gidatua Museoan hasiko da, eta, ondoren, piragua edo SUP (Stand Up Paddle) nahiz bizikleta hartuko da, Bilboko Itsadarretik edo ertzetatik ibilbideari ekiteko.

* SOILIK URRITIK APIRILERA EGIN DAITEKEEN JARDUERA

Informazio gehigarria


  • Hezkuntza maila: Batxilergoa (16-18 urte). Igerian jakitea ezinbestekoa da.
  • Iraupena: 3 ordu
  • Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
  • Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
  • Tarifa: (BEZa barne): 13 €/ikasle eta irakasleak doan
  • Izena emateko: tel. 946 085 512
  • Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus

Tailer berria

Erriberako zurgina egun batez


Jarduera honetan, ikasleek Bizkaiko XX. mendeko erriberako zurgindegi batean egurrezko ontziak modu tradizionalean nola egiten zituzten ikasiko dute.

Jarduera hau Museoaren erakusketa iraunkorrean, Erain erakusketan eta tailerrean zehar egindako bisita gidatu batekin hasten da.

Bukatzeko, ikasleek, lortutako ezagutza guztiak praktikan jarriz, txalupa baten erdi modeloa edo maketa eraikiko dute.

Informazio gehigarria


  • Hezkuntza maila: Bigarren Hezkuntza (12-16 urte)
  • Iraupena: 2 ordu
  • Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
  • Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
  • Tarifa (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
  • Izena emateko: tel. 946 085 512
  • Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus

Jarduera bisita gidatua kontratatzea

Museoko erakusketa iraunkorrean barrenako ibilaldia egingo dute bisitariek. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek pisten jolas baten bidez osatuko dute ibilbide hori, eta, jarduera osagarri modura, eskulan bat sortuko dute tailerrean. DBHko eta Batxilergoko ikasleentzako bisita gidatuak ere eskaintzen ditugu.

Tarteka, aldi baterako erakusketen edo bestelako jardueren programazioaren nahiz eguraldiaren arabera, Museoaren kanpoaldean egiten dira jarduera batzuk: itsasontzi historikoak, bisitan etorritako itsasontzi eskolak, kanpoko dikeak…

Bisita librea

Bisita librea egiterakoan, ikasleek Museoa Playmobilezko clicken arabera ezagutuko dute. Erakusketa iraunkorra umeei gerturatzeko eta hobeto ulertzeko, Museoaren gela didaktikoan Playmobilezko 7 eszena daude. Baliabide erakargarri honen helburua, umeek jolasten duten bitartean ikastea da.

Audiogidak

Museoak bisitariei guztiz doako audiogida bat eskeintzen die. Bisitaren esperientzia hobetzeko helburuarekin, bisitari bakoitzak bere Android edo IOS smartphonean deskargatu dezake.

Ikastetxeak


Bisita gidatuak eta tailerrak

Bisita gidatuak eta tailerrak

Ordutegia
Asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara
Gutxi gorabeherako iraupena
1´5 edo 2 ordu
Tarifa
3,5€/ikasle (BEZ barne) eta irakasleak doan

15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko)

3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)

Bisita librea

Tarifa
2€/ikasle (BEZ barne) eta irakasleak doan

Izena emateko

Jarduera, bisita edo tailer batean izena emateko edo informazioaren eskaera egiteko hemen duzu aukera.

Arduraduna: BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA FUNDAZIOA
Helburuak: merkataritza-harremana, eta gure zerbitzuei buruzko jakinarazpenak igortzea.
Legitimazioa: interesdunaren berariazko adostasuna. Hartzaileak: zure datuak Euskaltel-en gordeko dira.
Eskubideak: datuetan sartzeko eta horiek zuzentzeko nahiz ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua kontsultatu dezakezu gure webgunean: www.itsasmuseum.eus


* Markatutako eremuak (*) nahitaez bete behar dira.
** Museotik baieztatu arte, izena emateko eskaera besterik ez da.

Egin zaitez
newsletterraren harpidedun

Eta ez galdu gure nobedade
bakar bat bera ere.