Haur hezkuntza

Pirata hasiberria


Alumnos de Educación Infantil Realizando la Actividad Aprendiz de Pirata en Itsasmuseum

Umeek piratak oso gustuko dituzte. Jarduera honen bidez, Haur Hezkuntzako ikasleek erakusketa iraunkorra bisitatzen duten bitartean, nabigazioaren mundu zirraragarriaz gozatuko dute. Gainera, benetako piratetan bihurtuko dira, pisten jolas baten bitartez altxor bat aurkitu beharko baitute.
Pisten jolasarekin bukatzerakoan, “Pirata hasiberria” ipuinaren irakurketa eta antzezlanarekin jarraituko dugu, berdintasuna, taldeko lana eta adiskidetasuna landuz eta eskulan polit batekin bukatuko dugu.

Informazio gehigarria


  • Hezkuntza maila: Haur Hezkuntza (4-6 urte)
  • Iraupena: 90 minutu
  • Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
  • Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
  • Tarifa (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
  • Izena emateko: tel. 946 085 512
  • Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus

* Itsasmuseum-ek piraten gaia gelan aldez aurretik lantzea eta bisitara pirata mozorro erraz batekin etortzea (txanoa, partxea,…) proposatzen du.

Karola, garabi indartsua


Garabiak, itsasontziak eta beren eraikuntza gai interesgarriak dira umeentzat.
Karola garabia Euskalduna ontziolaren ikurra da; 300 itsasontzi baino gehiago eraiki zituzten bertan. Baina, zergatik deitzen da Karola? Tailer didaktiko honen bidez, garabi gorri, ospetsu eta indartsuaren izenaren jatorria ezagutuko dute Haur Hezkuntzako ikasleek. Egun, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren eta Bilboko Itsasadarraren zaindari bihurtu da.

Jarduera hau egiteko, pisten jolas bat erabiliko dugu erakusketa iraunkor osotik, eta, azkenean, Karola garabiari buruzko eskulan bat egingo dugu.

Informazio gehigarria


  • Hezkuntza maila: Haur Hezkuntza (4-6 urte)
  • Iraupena: 90 minutu
  • Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
  • Antolaketa:15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
  • Tarifa (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
  • Izena emateko: tel. 946 085 512
  • Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus

Itsasontzia


Alumno de Educación Infantil disfrutando de la Actividad El Barco

Umeek gustuko dituzte itsasontziak eta nabigazioa. Jarduera honek itsas mundura hurbildu nahi ditu Haur Hezkuntzako ikasleak (5-6 urte), itsasontzien bidez. Honako kontzeptu hauek ikasiko dituzte: zer da itsasontzi bat? Zer forma du? Zein materialekin eginda dago? Zergatik mantentzen da ur gainean? Zergatik nabigatzen du? Horrela, garraiobideek, eta gure kasuan, itsasontziek, eguneroko bizitzan duten garrantziaz jabetuko dira; horri esker, gertuko inguruari buruzko ezagutza handituko dute pixkanaka.

Erakusketa iraunkorra bisitatzen duten bitartean, altxor ezkutua aurkitu beharko dute, pisten jolas baten bidez. Amaitzeko, Juan Sebastián Elcano euskal nabigatzaile ospetsuaren bizitza ezagutuko dute, ipuin baten bidez. Ondoren, belaontzi bat eraiki, eta bere oinarrizko atalak zein diren ikasiko dute: kroskoa, mastak, belak, banderak eta idi-begiak.

Informazio gehigarria


  • Hezkuntza maila: Haur Hezkuntza (5-6 urte)
  • Iraupena: 90 minutu
  • Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
  • Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
  • Tarifa (IVA incluido): (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
  • Izena emateko: tel. 946 085 512
  • Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus

* Itsasmuseum-ek irakasleei, Museoaren bisitara etorri aurretik, ikasleekin gelan gai hauek lantzea proposatzen die.

Itsasadarrean bizi naiz


Actividad Vivo en la Ría Educación Infantil Itsasmuseum

Ba al zenekiten… gaur egun gure Itsasadarrean 60 espezie baino gehiago bizi direla?
Museoan zehar ibiliz pisten joku batekin hasiko gara eta gela didaktikoan eskulan bat sortuz bukatuko dugu: hareako zarboa, gure Itsasadarrean bizi den arrain txiki bat.

Informazio gehigarria


  • Hezkuntza maila: Haur Hezkuntza (4-6 urte)
  • Iraupena: 90 minutu
  • Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
  • Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
  • Tarifa (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
  • Izena emateko: tel. 946 085 512
  • Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus

Jarduera bisita gidatua kontratatzea

Museoko erakusketa iraunkorrean barrenako ibilaldia egingo dute bisitariek. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek pisten jolas baten bidez osatuko dute ibilbide hori, eta, jarduera osagarri modura, eskulan bat sortuko dute tailerrean. DBHko eta Batxilergoko ikasleentzako bisita gidatuak ere eskaintzen ditugu.

Tarteka, aldi baterako erakusketen edo bestelako jardueren programazioaren nahiz eguraldiaren arabera, Museoaren kanpoaldean egiten dira jarduera batzuk: itsasontzi historikoak, bisitan etorritako itsasontzi eskolak, kanpoko dikeak…

Bisita librea

Bisita librea egiterakoan, ikasleek Museoa Playmobilezko clicken arabera ezagutuko dute. Erakusketa iraunkorra umeei gerturatzeko eta hobeto ulertzeko, Museoaren gela didaktikoan Playmobilezko 7 eszena daude. Baliabide erakargarri honen helburua, umeek jolasten duten bitartean ikastea da.

Audiogidak

Museoak bisitariei guztiz doako audiogida bat eskeintzen die. Bisitaren esperientzia hobetzeko helburuarekin, bisitari bakoitzak bere Android edo IOS smartphonean deskargatu dezake.

Ikastetxeak


Bisita gidatuak eta tailerrak

Bisita gidatuak eta tailerrak

Ordutegia
Asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara
Gutxi gorabeherako iraupena
1´5 edo 2 ordu
Tarifa
3,5€/ikasle (BEZ barne) eta irakasleak doan

15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko)

3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)

Bisita librea

Tarifa
2€/ikasle (BEZ barne) eta irakasleak doan

Izena emateko

Jarduera, bisita edo tailer batean izena emateko edo informazioaren eskaera egiteko hemen duzu aukera.

Arduraduna: BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA FUNDAZIOA
Helburuak: merkataritza-harremana, eta gure zerbitzuei buruzko jakinarazpenak igortzea.
Legitimazioa: interesdunaren berariazko adostasuna. Hartzaileak: zure datuak Euskaltel-en gordeko dira.
Eskubideak: datuetan sartzeko eta horiek zuzentzeko nahiz ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua kontsultatu dezakezu gure webgunean: www.itsasmuseum.eus


* Markatutako eremuak (*) nahitaez bete behar dira.
** Museotik baieztatu arte, izena emateko eskaera besterik ez da.

Egin zaitez
newsletterraren harpidedun

Eta ez galdu gure nobedade
bakar bat bera ere.