Lehen Hezkuntza
Pirata akademia: nabigatzen ikas ezazu

Piraten mundua gai interesgarria da Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.
Piratak marinel onak direla kontuan izanik, Museoaren erakusketa iraunkorra modu didaktiko eta dibertigarrian ikusiko dute, pisten jolas baten bidez (altxor pirata aurkitu beharko dute).
Amaitzeko, belaontzi pirata baten maketa egingo dute, oinarrizko atalak zein diren ikasten duten bitartean: kroskoa, mastak, belak, banderak, branka-hagak eta idi-begiak. Gainera, nabigazio munduko beste kontzeptu garrantzitsu asko zer diren ikasiko dute (branka, popa, istribor, ababor…).
Museotik eskolan, bisitan etorri aurretik, piratei eta nabigazioari buruzko oinarrizko kontzeptuak lantzea gomendatzen diegu irakasleei.
Informazio gehigarria
- Hezkuntza maila: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloak (6-10 urte)
- Ordutegia: 2 ordu
- Iraupena: asteartetik ostiralera (10:00-14:00)
- Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
- Tarifa (BEZa barne): 3,5€/ikasleko, eta taldeko arduradunak doan
- Erreserbak: Tel. 946085512
- Informazio +: didaktika@itsasmuseum.eus
Karola, garabi indartsua

1900etik 1985era, 300 itsasontzi baino gehiago eraiki zituzten Euskalduna Ontzioletan. Karola garabia Euskalduna Ontzioletako ikurra eta Museoaren zaindaria dugu. Baina… zergaitik deitzen da Karola? Tailer honetan, Lehen Hezkuntzako ikasleek, garabi gorri ospetsu eta oso indartsu honen izenaren jatorria ezagutuko dute.
Pisten jolas baten bitartez, ikasleek Museoaren erakusketa iraunkorra modu didaktiko eta dibertigarrian ikusiko dute, eta bukatzeko gela didaktikoan eskulan bat egingo dute: Euskalduna Ontzioletan uretaratzen ari diren itsasontzi baten maketa.
Informazio gehigarria
- Hezkuntza maila: Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloak (8-12 urte)
- Iraupena: 2 ordu
- Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
- Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
- Tarifa (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
- Izena emateko: tel. 946 085 512
- Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus
Bilboko Portuko langilea egun batez

Bilboko Portua Europa Atlantikoko portu komertzial oso garrantzitsu bat da. Izan ere, Bilbo portua izan zen, hiribildua izan aurretik. Hala ere, egungo portuak ez du zerikusirik garai batekoarekin.
Jarduera honetan, ikasleek Port Center Museoaren erakusketa gunean zehar, pisten joku bat eginez, Bilboko Portua ezagutuko dute.
Bukatzeko, Euskalduna Ontzioletan 1928. urtean eraikitako Auntz atoiontziaren maketa egingo dute. Atoiontzi hau Museoaren kanpoaldeko erakusketa iraunkorrean ikus daiteke.
Informazio gehigarria
- Hezkuntza maila: Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloak (8-12 urte)
- Iraupena: 2 ordu
- Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
- Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
- Tarifa (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
- Izena emateko: tel. 946 085 512
- Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus
Itsasoak garbi zeudela amets egin dut

Agenda 21 programarekin bat, Lehen Hezkuntzako ikasleek, taldean lan eginez, ekogynkanaren froga dibertigarriak gainditu beharko dituzte. Oso larria da plastiko eta zaborren arazoa gure ozeano eta itsasoetan. Adibidez, Ozeano Barean “plastiko zopa” erraldoi bat dago. Horrela jarraitzen badugu, 2050. urtean gure itsasoetan arrain baino plastiko gehiago izango ditugu.
Eta zuek ere, ozeanoak eta itsasoak garbi egotearekin amets egiten duzue?
Informazio gehigarria
- Hezkuntza maila: Lehen Hezkuntza (6-12 urte)
- Iraupena: 2 ordu
- Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
- Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
- Tarifa (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
- Izena emateko: tel. 946 085 512
- Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus
Itsas korapiloak

Itsas korapiloak oso garrantzitsuak dira, bai belaontzietan bai motordun ontzietan. Korapiloei esker, ohiko hainbat jarduera mota egiten dira, hala nola, portura amarratu, objektuak tinko lotu…
Belaontzietan, oso ohikoa da sokak eta korapiloak erabiltzea; hortaz, marinelek adituak izan behar dute erabileran. Kontuan hartu behar dugu marinelek ustekabeko egoerei aurre egin behar izaten dietela. Hori dela eta, zenbat eta hobeto kontrolatu teknika, orduan eta aukera gehiago izango dituzte arrakastarako.
Jarduera honen bidez, ikasleek, hiru marinel korapilo (xildrea, korapizta eta lastegia) egiten ikasiko dute. Gainera, zertarako erabiltzen diren ikusi, eta eskuak hobeto koordinatzen eta erabiltzen ikasiko dute.
Itsas korapiloen tailerra Museoan zehar egindako pisten jolas edo bisita gidatu batekin osatzeko aukera dago.
Informazio gehigarria
- Hezkuntza maila: Lehen Hezkuntzako 3. zikloa (10-12 urte)
- Iraupena: 2 ordu
- Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
- Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
- Tarifa (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
- Izena emateko: tel. 946 085 512
- Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus
Ezagutu Bilbo Itsasadarretik

Itsasmuseumek eta Bilbobenturak elkarrekin diseinatutako jarduera da. Aukera ematen du Bilboko zenbait mugarri historikoz eta arkitektonikoz gozatzeko eta hiriak azken urteetan izan duen eraldaketa ezagutzeko, oso ikuspegi desberdinetik. Bisita gidatua Museoan hasiko da, eta, ondoren, piragua edo SUP (Stand Up Paddle) nahiz bizikleta hartuko da, Bilboko Itsadarretik edo ertzetatik ibilbideari ekiteko.
* SOILIK URRITIK APIRILERA EGIN DAITEKEEN JARDUERA
Informazio gehigarria
- Hezkuntza maila: Lehen Hezkuntzako 3. zikloa (10-12 urte).
Igerian jakitea ezinbestekoa da. - Iraupena: 3 ordu
- Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
- Antolaketa: 15 gutxienez pertsona gutxienez (COVID-19ren arabera)
- Tarifa (BEZa barne): 15 €/ikasle eta irakasleak doan (urezko maskara bat persona bakoitzarentzat barne)
- Izena emateko: tel. 946 085 512
- Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus
Itsasadarrean bizi naiz

“ITSASADARREAN BIZI NAIZ” tailerrean Bilboko Itsasadarraren ekosistemaz eta ingurumenaren aldetik emandako hobekuntzaz hitzegingo dugu.
Ba al zenekiten… gaur egun gure Itsasadarrean 60 espezie baino gehiago bizi direla?
Museoan zehar ibiliz pisten joku batekin hasiko gara eta gela didaktikoan eskulan bat sortuz bukatuko dugu: hareako zarboa, gure Itsasadarrean bizi den arrain txiki bat.
Informazio gehigarria
- Hezkuntza maila: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloak (6-10 urte)
- Iraupena: 2 ordu
- Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
- Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
- Tarifa (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
- Izena emateko: tel. 946 085 512
- Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus
Jarduera bisita gidatua kontratatzea
Museoko erakusketa iraunkorrean barrenako ibilaldia egingo dute bisitariek. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek pisten jolas baten bidez osatuko dute ibilbide hori, eta, jarduera osagarri modura, eskulan bat sortuko dute tailerrean. DBHko eta Batxilergoko ikasleentzako bisita gidatuak ere eskaintzen ditugu.
Tarteka, aldi baterako erakusketen edo bestelako jardueren programazioaren nahiz eguraldiaren arabera, Museoaren kanpoaldean egiten dira jarduera batzuk: itsasontzi historikoak, bisitan etorritako itsasontzi eskolak, kanpoko dikeak…
Bisita librea
Bisita librea egiterakoan, ikasleek Museoa Playmobilezko clicken arabera ezagutuko dute. Erakusketa iraunkorra umeei gerturatzeko eta hobeto ulertzeko, Museoaren gela didaktikoan Playmobilezko 7 eszena daude. Baliabide erakargarri honen helburua, umeek jolasten duten bitartean ikastea da.
Audiogidak
Museoak bisitariei guztiz doako audiogida bat eskeintzen die. Bisitaren esperientzia hobetzeko helburuarekin, bisitari bakoitzak bere Android edo IOS smartphonean deskargatu dezake.
Ikastetxeak
Bisita gidatuak eta tailerrak
Bisita gidatuak eta tailerrak
Ordutegia
Asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara
Gutxi gorabeherako iraupena
1´5 edo 2 ordu
Tarifa
3,5€/ikasle (BEZ barne) eta irakasleak doan
15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko)
3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
Bisita librea
Tarifa
2€/ikasle (BEZ barne) eta irakasleak doan
Izena emateko
Jarduera, bisita edo tailer batean izena emateko edo informazioaren eskaera egiteko hemen duzu aukera.