Zikloak eta Argitaratzeak

Multimedia

Argitaratzeak

Patrimonio material e inmaterial de la cuenca minera de hierro


Egilea: José Ignacio Homonobo Martínez

Edizioa: Itsasmuseum Bilbo, 2020 – 1. Edizioa (Maritimidades bildumaren 7.alea)

ISBN: 978-84-09-16346-5

Bizkaiko meatze-arroa eta haren ondoan dagoen Castro Urdialesko eremua burdin mineralaren hornitzaile nagusia izan zen mundu osoan 1882tik 1913ra. Urte horien bitartean ere, ustiapenak gainbeheran zihoan 1994an itxi zen arte. Itsasadarreko eta kostaldeko portu-instalazioen eta meatzaritzako hinterland zabalaren arteko lotura estua ezarri zen, Triano eta Matamoros mendietan erdigunea zuelarik, Bilboko eta Castro Urdialesko portu eta hiribilduen bitartekotzetara iristen zena. Guzti honek soziabilitate-harreman konplexuak sortzen ditu, bai asoziatiboak, bai – eta batez ere- espontaneoak.

ZURA ETA URA


Egileak: Konrado Mugertza, Humberto Astibia, Leire Bilbao, Itxaro Borda, Unai Elorriaga, Jesús Mari Lazkano, Anjel Lertxundi, Miren Agur Meabe, Felipe Murelaga, Jokin de Pedro, Jon Ruigómez, Kirmen Uribe y Arantxa Urretabizkaia.

Edizioa: Itsasmuseum Bilbao eta Aquarium Donostia, 2020

ISBN: 978-84-09-25478-1

Itsasmuseumen 2021eko irailera arte zabalik izango den Zura eta Ura erakusketaren irudiak eta testuak, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez, jasotzen dituen argitalpena dugu hau.

Proiektu artistiko-literario honek argazkigintza eta literatura uztartzen ditu eta zura eta haren kolore biziak material sintetikoekin ordezteak itsasontzien eraikuntzan ekarri dituen ondorioei buruz, arrantza-portuen kolorea desagertzea eta, ia konturatu gabe, nortasuna galtzeari buruzko gogoeta kolektiboa egiteko gonbita da luzatzea du helburu.

Argazki guztiak Konrado Mugertzarenak dira eta euskal literatura eta arte arloko pertsona ezagunek parte hartu dute proiektuan, olerki, kontakizun eta saiakera laburren bidez. Liburuak Bizkaiko erriberako azken arotzetako bati egindako elkarrizketa ere jasotzen du.

J.S. Elkano. Aztarnaren bila


Egilea: Julián Díaz Alonso

Edizioa: Itsasmuseum Bilbao, Elkano Fundazioa eta Aquarium Donostia, 2020

ISBN: 13 978-84-09-24087-6

J.S. Elkanoren biografia eguneratuaren sorburua Julián Díaz Alonsok egindako ikerketa-proiektua da. Besteak beste, Itsasmuseum Bilbaok eta Donostiako Aquarium-ak, Elkano Fundazioaren laguntzarekin, ekoiztutako erakusketa musografikoa komisariatzeko egin zuen lan hori.

Eskuragarri dagoen dokumentazio ugarien ikerketa xehea gogoz, gozamenez , pasioz eta, batez ere, errespetuz egin da, eta espero dugu Elkano pertsonarengana hurbiltzeko balioko duela, horixe izan bait da, azken finean, gure helburu nagusia.

Hala erakusketan nola liburuan Juan Sebastián petsonarengan sakondu da; Elkano marinelaren gaitasuna aitortu da, eta ulertzen du enpresa koral hartan, non euskaldunok zeregin garrantzitsua izan genuen mundua lehen aldiz osorik zirkunnabigatzen, kapitain jarduteak zer garrantzi izan zuen.

Bilbao, ciudad y mar


Egilea: JUAN ANTONIO RUBIO-ARDANAZ, IRATXE RUBIO

Edizioa: Museo Marítimo Ría de Bilbao, 2019 – 1. Edizioa (Maritimidades bildumaren 6.alea)

ISBN: 978-84-09-07609-3

Hiriaren eta itsasoaren arteko harremana konplexua eta, aldi berean, erabakigarria da, eta berriki erlazionatu eta aztertu da, portu-hirien sustraiak eta denboran izandako bilakaera ezagutzeko ahaleginean. Kapitulu hauetan azken hamarkadetan birkonfigurazio-aldaketa sakon batean murgilduta dagoen Bilbo izan dugu ardatz, metropoli gisa ulertuta.

Adierazpen eta prozesu paradoxikoak agertu dira, baina interesgarria eta oso garrantzitsua da horiek ezagutzea. Oinarrizko bi galderatan itzul eta laburbil daitekeen galdera batetik abiatzen gara, zer gertatzen ari da itsasoko eta portuko hiri honetan? Eta, zehazkiago, zertan ari gara? Hori guztia, “Portu zahar” historikoa egon zen lekutik abiatzen den ekintza esparru batean, itsasadarreko puntu zehatz batzuetan zehar hedatzen da, eta azkenean Bilboko Abran itsasoratzen da.

La Ribera de Deusto y Zorrotzaurre en la Ría de Bilbao


Egileak: ISUSKO VIVAS ZIARRUSTA, AMAIA LEKERIKABEASKOA GAZTAÑAGA

Edizioa: Museo Marítimo Ría de Bilbao, 2018 – 1.edizioa (Maritimidades Bildumaren, 5.alea)

ISBN: 978-84-09-03075-0

Liburu kolektiboak, Deustuko Erribera eta Zorrotzaurreko itsas espazio urbanoen inguruan, berriki garatu diren ikerketa proiektuetan parte hartu duten disziplina zientifikoetatik iritsi diren ekarpen teorikoak eta/edo aplikatuak bildu nahi ditu, modu artikulatu batean.

“Maritimidad” kontzeptua kategoria errepikakorra da, eta aldi berean, zeharkako ardatza,  ikuspegi bakoitzetik modu espezifikoan bada ere, Itsas Ikasketetan Espezializatutako Bilduma honen liburu berriaren orrialdeetan zehar ageriko balio bezala igarotzen dena.

Faros Mar Cantábrico


Egilea: GONZÁLEZ MUÑIZ, FÉLIX

Itsasmuseum-ek “Faros Mar Cantábrico” liburua aurkezten du, Félix González Muñiz idazlearena eta Kantauriko Kostaldea argiztatzen duten 42 itsasargien argazki sorta biltzen duena. Itsasargi hauek, Akitaina berria, Euskadi, Santander, Asturiar eta Galiziako erkidegoetan daude, 800 kilometroko eremuko itsaslabarretan banatuta.

“Faros Mar Cantábrico”
Egilea: D. Félix González Muñiz

Liburuak itsasargi hauetatik ibilbide bat eskaintzen du, bere ezaugarri arkitektoniko bereizgarriekin, ekialdetik mendebaldera ordenatuak. Liburuak gainera, kanpo dauden bi itsasargi eta bi itsas baliza berezien historia kontatzen du.

Argazki sorta, Biarritzeko itsasargiarekin hasten da, ekialdetik hasita Kantauri Itsasoko lehena dena, eta Bares hesolekin amaitzen da, mendebaldetik Atlantiar Ozeanoarekin muga egiten duena. Irudi errezital oroitarazle bat da, zeinetan itsasargia protagonista nagusia da, eta bigarren milako aktoreak; itsasoa, zerua, eta kostak paper oso garrantzitsua hartzen dute ere, itsasargiaren egitura funtzionala beste kategoria batera eramanez, ikur sinboliko honeri beste aura bat emanez.

Faros Mar Cantábrico, nautikan aditu den Felix Gonzalez Muñiz argazkilariaren bigarren liburua da , Kantauri Itsasoaren zaintzaileetara hurbiltzen gaituena eta aldi berean, eraikuntza enblematiko hauek kokatuta dauden itsasertzeko edertasuna aurkezten digu.

Estructuras ferroviarias y desarrollo portuario de la Ría de Bilbao


Egilea: MACÍAS MUÑOZ, Mª OLGA

Edizioa: Museo Marítimo Ría de Bilbao, 2017 – 1. Edizioa (Maritimidades Bildumaren 4.alea)

ISBN: 978-84-697-7318-5

Maritimidades bildumako laugarren liburuaren bidez, Ma Olga Macias Euskal Herriko Unibertsitateko doktore historialariak Bilboko Itsasadar eta portu inguruko burdinbideen eskutik portuak izandako garapena ulertzen laguntzen digu. Hain zuzen ere, egileak datu berriak eskaintzen dizkigu, orain arte gutxi-asko ezezagunak baina biziki lagungarriak ulertzeko zer-nolako garrantzia izan zuen XIX. mendean eratzen hasi zen burdinbide egiturak. Burdinbideak gero eta garrantzi handiagoa hartzen joan ziren, XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran Bilboko Itsasadarraren bi ertzetan izandako industria garapenaren eta portuaren garapenaren premien arabera.

Fiestas Marítimas Populares


Egilea: HOMOBONO MARTÍNEZ, J.I

Edizioa: Museo Marítimo Ría de Bilbao, 2016 – 1. Edizioa (Maritimidades Bildumaren 3.alea)

ISBN: 978-84-617-4454-1

Itsas Museoak jarraipena eman dio itsas ikasketetan espezializaturiko Maritimidades bildumari, zeinare xedea baita arlo horretan egiten diren ikerketa eta adierazpenak sustatzea eta aditzera ematea. Hain zuzen ere, horrela erantzuten dio Museoak itsas gizarte eta kulturaren askotariko alderdiak argitalpen zientifikoaren parametroekin bat etorriz plazaratzeko eta zabaltzeko konpromisoari.

2016an, zehazki, bildumako hirugarren liburua eman da argitara: “Fiestas marítimas populares como parte del patrimonio inmaterial de la Ría de Bilbao, su Abra y la costa occidental de Bizkaia. Una perspectiva socioantopológica”, José Ignacio Homobono Martínez sozioantropologo eta Euskal Herriko Unibertsitateko soziologiako irakaslearen ikerlana.

Identidad marítima, iconicidad y patrimonio


Egilea: VIVAS ZIARRUSTA, I

Edizioa: Museo Marítimo Ría de Bilbao, 2015 – 1. Edizioa (Maritimidades Bildumaren, 2.alea)

ISBN: 978-84-606-9900-2

Itsas ikasketetan espezializaturiko Maritimidades bildumako bigarren liburukia, Isusko Vivas antropologo eta Euskal Herriko Arte Ederren Fakultateko irakaslearena. Ikuspegi antropologikotik ez ezik, ikuspegi ikonografikotik ere gertaera historiko eta geografiko bereziki adierazgarria izan da giza komunitateak ibaiertzean kokatzea, inguruneak horretarako aukera ematen zuen eta ustiatzeko baliabide naturalik bazegoen tokietan. Jatorri horrek kostaldeko nortasun sendo berezi bat sorrarazi du, kostako paisaia taxutu duten askotariko adierazpenetan islatu dena. Aipatutako fenomenoen alderdi hautemangarria nahiz haiek gertatzeko baldintzak deszifratzen, kokatzen eta aztertzen ditu egileak lan honetan.

Itsasadarraren aitzindariak


Egilea: VV.AA.

Edizioa: Museo Marítimo Ría de Bilbao, 2015 – 1ª edición (Colección Maritimidades, 2)

ISBN: 978-84-606-9900-2

Itsasadarrarekin loturiko enpresa eta proiektuen bidez Bilbo eraldatzeko ekarpen jakingarria egin zuten bederatzi aitzindari. Arlo asko landu zituzten pertsona emankorrak, ikuspegi profesionaletik nahiz humanotik azterturik, biografo, familiartekoen lekukotasun, hitzaldi eta argazkien bidez. ‘Itsasadarraren aitzindariak’ liburuan, izen bereko zikloan egindako hitzaldiak bildu ditu Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak, baita ziklo hura zela-eta El Correok argitaratutako erreportajeak eta familiek utzitako argazkiak ere, honako xede honekin: beren proiektu eta enpresen bidez Bilboko Itsasadarraren garapenari ekarpen jakingarria egin zioten aitzindarien berri ematea. Lan horrek Bilboko Itsasadarraren ekonomia eta industria loraldi handiaren eta loraldi haren eragileen garaiaren ikuspegi zabala eskaintzen du. Bestalde, liburuaren osagarri, Itsasadarrean barrenako bisita gidatua egin daiteke, bisitariak Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan barrena egingo lukeen bezala.

Antropología y maritimidad: entramados y constructos patrimoniales en el Abra y Ría de Bilbao


Egilea: RUBIO – ARDANAZ, JUAN ANTONIO

Edizioa: Museo Marítimo Ría de Bilbao, 2014 – 1.edizioa (Maritimidades Bildumaren, 1.alea)

ISBN: 978-84-617-2063-7

Maritimidades izeneko bildumaren lehendabiziko alea da honakoa. Bilduma horrek itsasoa du aztergai, eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa izan zen lanaren sustatzailea. Egileak “itsasoarekiko lotura berria” aztertzen du bertan: praktika eta harreman berriak jasotzen dira, ondarea ikertzeko parame-troak aztertuz. Bilboko Itsasadarra eta, zehatzago, Santurtziko udalerri arrantzalea oinarri geografiko gisa hartuta, egileak itsasoarekin loturiko errealitatea identifikatu eta aztertzen du, bai eta azken 15 urteotan eremu horrek izan duen bilakaera ere. Adibide moduan, arrantzaren produkzio prozesuan sardina-saltzaileek izan duten garrantzia aztertzen du: urteen joan etorriekin eredu berriekin izan dituzten gatazkak, eta eredu moderno horrekin bat egiteko gauzatu behar izan dituzten eraldaketak.

Itsasoa artean, itsaroaren artea


Egilea: MERINO, JOSÉ LUIS

Edizioa: Museo Marítimo Ría de Bilbao, 2010 – 1.edizioa

Itsasoa artean, itsasoaren artea “Itsasoa artean, itsasoaren artea” izeneko erakusketaren katalogoa. Erakusketa hori Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan egin zen, 2011ko urtarrilean. Testuak: José Luis Merino. Aurkezpena: Jon Ruigómez Matxin. Eta hitzaurrea: Javier Viar Olloqui. Itsasoa betidanik izan da erakargarria gizakiontzat. Bizitzaren sorburu, makina bat bidaia nahiz abentura izugarriren abiapuntu izan da, espazioaren konkistarekin gertatu den bezala. Jardueren txostena 2003-2018 143 Erakusketa horretan, itsasoa oinarri duten 90 obra egon ziren ikusgai. Horien bidez, itsasoaren gaia lantzeko XIX eta XX. mendeetan jorraturiko ikuspegi plastikoak bildu ziren. Erakusketan bildutako obra  guztiak jasotzen ditu katalogoak, gaika banatuta: itsas paisaiak, itsas munduko pertsonaiak, natura hilak (itsasoko fruituak), amestutako itsasoa, itsasoko lana, itsas bazterreko aisialdia, itsasoari diogun izua, malenkonia eta aurrerapena.

Un siglo con la marina mercante, 1895 – 1995:I-II-III. aleak.


Egilea: Luis María del Busto y Mandalúniz, Merkataritza Nabigazioko kapitaina

Edizioa: Merkataritza Nabigazioko Kapitainen Bizkaiko Elkartea

Legezko gordailua: BI-3614-07 (I. alea) – BI-2839-2010 (Il. alea) – BI-1113-2011 (llI. alea)

Del Bustoren erreferentziazko obra hau hiru aletan banatuta dago. Horien bidez, Euskadi nahiz Espainiako Merkataritza Nabigazioaren historia ezagutuko dugu, bai eta XX. mendean Euskadiko zein Espainiako 655 ontzi-enpresetako 3.000 ontziren historia ere.