Inspirarte

Inspirarte Proiektua

INSPIRARTE proiektua STRØM Gazte Elkartetik sortu den iniziatiba bat da. Irabazi-asmorik gabeko elkarte bat gara eta era koordinatu, profesional, fresko eta dinamiko batean egiten dugu lan gure bezeroekin. Horrez gain, gure gizartea hobetzeko ekimen desberdin eta
berritzaileak sortzea dugu helburu. Eskuratutako irabazi guztia enpresan ber-inbertitzen da, garatzen goazen proiektuak aurrera eraman ahal izateko.

INSPIRARTE proiektuak euskal literaturaren gozamena eta erabilpena sustatu nahi du ekimen sortzaile eta berritzaile baten bitartez, euskal idazleek sortutako literatura euskaldunari indarra eta ikusgarritasuna emango diolarik.

Ideia nagusia Bizkaiko probintzia osatzen duten udalerrietako kaleak euskal literaturako aipuz betetzea da. Esaldiez gain, egilearen zein lanaren izena eta proiektuko web orri ofizialera eramango duen QR bat jarriko ditugu.

Esaldia

Gure proiektuari hasiera emateko, Kirmen Uriberen ​”Ez heman hautatzeko” esaldiaren pasarte bat hautatu dugu.

Kirmen Uribe Ondarroan jaiotako euskal idazlea da. Euskal filologia ikasi ondoren Euskal Herriko Unibertsitatean, idazteari ekin zion eta 2008an Espainiako Kritika Saria Euskarazko nobelaren alorrean jaso zuen Bilbao-New York-Bilbao nobelarengatik. 2009ko urrian, Espainiako Narratiba Sari Nazionala jaso zuen liburu beragatik.

Gaur egun, Kirmenen lanak hogei hizkuntza desberdinetara izan dira itzuliak, ingelesa, frantsesa, errusiera eta japoniera barne.