“Itsasadar aparta”

ITSASADAR APARTA Pablo Ugartetxea margolari bilbotarraren erakusketa da. Bertan artistak Bilboko itsas eta industria ingurunearen errealitatea islatu egiten du fantasiaren, umorearen eta kolorearen bitartez.

Erakusketaren protagonista Itsasadarra da, obratik igaroz kale nabigagarri bat bezala, Venezia edo Istanbul bezalako toki oroigarrietan dauden ubide handien antzera.

Hiria modu poetiko eta oso pertsonalean erakusteko egilearen begirada ironikotik abiatuta, ikusgai dauden pinturek argazkigintza, tinta eta olio-pintura batzen dituen teknika mistoa erabiltzen dute munduko beste leku batzuetako oroitzapen eta irudi idealizatuekin nahastuta.

Izan ere, erakusketa ez da Abran amaitzen: mundura zabaltzen da Paris, Erroma, Venezia edo New York bezalako lekuetara eramanez.

ITSASADAR APARTA Itsasmuseumeko Carol Iglesias Espazioan egongo da ikusgai 2021eko ekainaren 29ra arte eta sarrera librea izango da.

Sarrerak


Taldean, familian, modu indibidualean… Lortu zure sarrera esperientzia zoragarri batean urperatzeko!

Eman izena
newsletterraren.

Eta izan gure
jardueren berri.