Prentsa

Itsasmuseumek doako sarrera zabaldu eta tarifak eguneratuko ditu urriaren 14tik aurrera

Museoak bikaintasunarekiko konpromisoa indartzen du eta, aldi berean, bere bokazio soziala sendotzen du tokiko komunitatearekiko lotura indartu eta irisgarritasuna hobetzen duten neurri berriekin.

Doakotasuna 18 urtetik beherakoentzat eta igande arratsaldeetarako luzatzen da, eta astearteetan mantentzen da Bizkaian erroldatutako pertsonentzat.

Bilbao, 2025eko urriaren 1a. Itsasmuseumek 2025eko urriaren 14tik aurrera bere prezio-politika eguneratuko du. Museoak kalitatezko eta bikaintasunezko esperientzia kulturala eskaintzeko egin duen apustuari erantzuten dio neurri horrek, eta, aldi berean, zerbitzu publikorako bokazioa eta publiko guztientzako irisgarritasuna bermatzen ditu.

Zeintzuk dira aldaketa nagusiak?

Doan sartzeko leihoak handituko dira, eta honela ezarriko dira:

  • Batetik, astearteak doakoak izango dira Bizkaian erroldatutako pertsonentzat.
  • Bestetik, igandeetan 17:00etatik aurrera museoa bisitatzen duten pertsona guztientzat doakoa izatea ezartzen da, astero doakotasun unibertsaleko leiho bat bermatuz.

Doakotasunaren konbinazio horrek, astearteetan bertokoentzat eta igandeetan publiko orokorrarentzat, Itsasmuseum Euskadiko zein Estatuko erreferentziazko beste museo batzuetan, Bartzelonako Museu Marítim, adibidez, ohikoak diren praktiken ildotik kokatzen du.

Bestalde, tarifen egitura eguneratzeko gure inguruko beste museoen prezioak hartu dira kontutan. Hala nola, Guggenheim Bilbao Museoa, Arte Ederren Museoa, Donostiako Aquarium-a, Bartzelonako Museu Maritim-a edo Santander-eko Museo Marítimo del Cantábrico. Hauek dira urriaren 14tik aurrera ezarriko diren aldaketak:

  • Sarrera doakoa izango da 18 urte bete arte, gazteak museora sar daitezen sustatzeko, eta, beraz, familia-tarifa kenduko da.
  • Sarrera orokorrak 10 euro balioko du.
  • Sarrera murriztua 5 eurokoa, ikasleentzat, desgaituentzat, erretiratuentzat eta familia ugarietako gurasoentzat, familian museoa bisitatzen dutenean.
  • Irisgarritasun indartua: desgaitasuna duten pertsonak tarifa murriztuarekin sartzen dira, eta haien laguntzaileak doan egiten du, laguntza egiaztatua behar denean (% 33 edo gehiago).
  • Ikastetxe, elkarte eta taldeentzako baldintzak ez dira aldatu.


Hainbat eremutan honako eragin hau aurreikusi da:

  • Ekonomikoa: bisitari bakoitzeko batez besteko diru-sarrerak handitzea espero da, kultura-eskaintzaren eta bisita-esperientziaren etengabeko hobekuntzarekin bat etorriz, eta beste museo batzuen ildotik abiatuz.
  • Soziala: gazteen sarbidea sustatzen da. 18 urte bete arte doako sarrera eskainiz, tokiko errotuta dagoen eta gure komunitatearekiko konpromiso sendoa duen museo gisa duen posizionamendua indartzen da, astearteetako doakotasuna Bizkaian erroldatutako pertsonei soilik erreserbatuz. Era berean, mugikortasun murriztua edo beste behar berezi batzuk dituzten pertsonentzako tarifa hobetzen da, museora sartzea errazteko eta bultzatzeko.
  • Operatiboa: neurri berriek kudeaketa eraginkorragoa eta zerbitzua hobetzea ahalbidetuko dute, museoaren ikuspegiarekin lerrokatuta.

Egutegia

Neurri horiek urriaren 14an, asteartean, ezarriko dira, tokiko publikoarentzat sarrera librearekin.

Informazio gehiagorako: komunika@itsasmuseum.eus