Historia eta Estrategia

Fundazioaren Historia. 1996.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa 1996. urtean sortu eta izen bera duen irabazi asmorik gabeko Fundazio pribatuak egindako lanaren emaitza da. Erakundea itsasoari eta, zehatzago esateko, Bilboko itsasadarrari loturiko pertsona talde baten ahaleginaren ondorioz sortu zen. Fundazioaren eta etorkizuneko museoa sortzearen helburua zen historian zehar itsasadarreko, Bilboko portuko eta Bizkaiko itsaso-jarduerek pilatutako kultura-ondarearen ikerketa, babesa eta hedapena sustatzea.

Urtebete pasa ondoren, 1997. urtean, Patronatua eratu zen, Bilboko esparru publiko eta pribatu nagusietako ordezkariek osatutakoa. 1999an zehar museoaren Babes eta Mezenasgo Egitasmoa jarri zen martxan; Fundazioaren Patronatuko kide ziren enpresa eta erakundeak jadanik programan sartuta zeuden.

Museoaren azalera 27.000m²-koa da. Erakusketa-lekua eraikinaren kanpoaldean eta barnealdean banatzen da. Espazio ireki handian, dikeetan, erakusketaren zati garrantzitsu bat dago, itsasontziak alegia. Museoaren barruan, erakusketa hiru gai nagusiren inguruan dago antolatuta: itsasadarraren ingurune fisikoa, Bilboko eta inguruetako merkataritzaren bilakaera eta, azkenik, itsasontzigintzaren garapena Bilboko itsasadarrean. Era berean, Museoak aldi bateko erakusketak antolatzeko espazio zabala du, eta horiek erakusketen eskaintzaren osagarri dira.

Itsasmuseum-ek egindako jardueren memoriak

Memoria Itsasmuseum, 2003-2018
Memoria Itsasmuseum, 2019
Memoria Itsasmuseum, 2020
Memoria Itsasmuseum, 2021
Memoria Itsasmuseum, 2022
Memoria Itsasmuseum, 2023
Memoria Itsasmuseum, 2024
Memoria Itsasmuseum, 2025

Itsasmuseum, ardatz estrategikoak

Zeregina, ikuspegia eta balioak

Ikuspegia

Itsasmuseum Bizkaiko Golkoan itsas kulturaren erreferente gisa nabarmentzea da. “Kultura” herri bat bereizten dituen ezagutza multzoak, ideiek, tradizioek eta ohiturek osatzen dute eta “itsas” hitzak gure jarduteko esparru espezifikoa adierazten du.

Misioa

Bilbo eta Bizkaiko itsas ondarea babesten dugu, bere ikerketa eta kontserbazioaren bidez, itsas kultura zabaltzen dugu eta hurrengo belaunaldiei transmititzen diegu.

Balioak

IREKIA: museoak jarrera hurbila, inklusiboa eta pertsona guztientzat eskuragarria dena sustatzen du, eta beste eragile batzuekiko lankidetzan eta komunitatearen sorreran modua proaktiboan jokatzen du.

BIKAINA: Lantaldeak norberaren onena ematen du, harreman pertsonalizatua eta bakarra eskaintzeko pertsona orori.

BERRITZAILEA: Kudeaketaren arlo guztietan bide edo aukera berriak bilatzen ditu museoak etengabe hazteko eta aurrera egiteko asmoz.

SOZIALA: Museoak gizartearekin batera lan egiten du ekonomian eta ingurumenean eragin mesedegarria izateko, eta arreta berezia jartzen zaio genero-berdintasunari, irisgarritasunari, inklusioari eta iraunkortasunari museoko jarduera eta esparru oroetan.

Itsasmuseum kultura eta ezagutzari irekita dagoen gunea da Bilbo eta Bizkaiko itsas ondareri dagokion historiaren esparruan barne.

Ardatz estrategikoak

Bizkaiko itsas kultura babestea eta zabaltzea, genero-berdintasuna, iraunkortasuna eta euskararen babesa errespetatuz.

Bilbo balioen, kulturaren eta ezagutzaren hiriari buruzko proiektuarekin bat egitea eta hura sendotzen laguntzea.

Parte hartzeko espazio irekia eskaintzea, bere ingurunearekin eta kide den komunitatearekin arduratsua.

Gure jarduera-eremuan bikaintasuna lortzeko lan egitea, entzute aktiboa sustatuz.

Kalitatearekin konpromezua

Itsasmuseum, bikaintasunaren etengabeko bilaketan, prozesuak, zerbitzuak eta bisitariaren esperientziaren kalitatea hobetzeko asmoz, programa desberdinetan murgildua dago.

SICTED: Turismoa jasotzen duten lurralde eremuetan turismo eskaintzaren kalitatea hobetzeko programa da.

INNOVATION: Euskal turismoaren arloan, informazio eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabileraren optimizazioa errazteko, enpresei zuzendutako ekimena da.

KARBONO AZTARNA: Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak Bilboko Udaletxearen Ingurugiro Sailarekiko duen konpromisoagatik Karbono Aztarnaren zigilua jaso du.

Informazio publikorako
sartzeko eskubidea