Itsasmuseum-ek “Carol Iglesias Espazioa” inauguratzeko poesia errezitala ospatu du, Carola garabiari izena ematen dion emakumearen omenez

Bilbon, irailaren 19an. Gaur 12:30etan, Itsasmuseum-eko zuzendaria Jon Ruigómez-ek eta proiektuko sustatzailea den Jaio de la Puertak  “Emakume, ikusten zaitut/Te veo, mujer” poesia jaialdiari hasiera eman diote, Jerónima Carlota Iglesiaseri omenaldi bat izan nahi duena,  emakume hau “Carol Iglesias” bezala ezagunagoa zen eta Carola garabi ikonikoari izena ematen dio. Museoaren misioarekin bat egiten duen ekitaldi honek, hausnarketara gonbidatu eta berdintasuna eta pertsonen arteko errespetua eta elkarbizitza sustatzea du helburu.

Ekitaldian, Isabel Martín, Elisa Rueda, José Blanco, Amaia Barrena, Mariasun Landa, Itziar Minguez, Aitor Gabiola, Pablo Müller eta Ritxi Poo bezalako autoreek parte hartu dute beste batzuren artean. Gainera, hautatutako olerkiak biltzen dituen liburuxka banatu da bertaratutakoen artean, ekitaldiaren orogarri moduan.

Orduan, hemendik aurrera, gehien baloratuta dagoen aretoetako bat, dike eta garabira ikusmena duena, eta erakusketak, irrati programak, prentsa aurrekoak, umeentzako tailerrak eta beste jarduera asko egin diren lekua, “Carol Iglesias Espazioa” deitzera pasako da, eta instalazio artistiko bat izango du, Isabel Martin-en “Normala dena” olerkiaren lokuzioarekin, aldi berean instalazioan, bertsoak irakurgai izango dira. Olerkia, euskeraz zein erderaz entzun eta irakurri ahal izango da.

Baina, zergatik Bizkaiko garabi ospetsuenak du Carola izena?

Karola garabia ontziak eraikitzeko penintsulan ekoitzitako lehen sareta itxurako portiko-garabia izan zen. 1957an hasi zen zerbitzua ematen Euskalduna ontziolaren 1.harmailaren buruan. Ia 60 metroko altuerako gehiengo kotatik, egunean lau aldiz ikus zitekeen nota zeharkatzen zuen itsasadarra emakume batek, Mirsericordia bidaiarientzako ontzian eta nola gurutzatzen zituen ontzioletako instalazioak. Gerónima Carlota Iglesias Hidalgo zen emakume hori lagunen artean Carol Iglesias izenez ezaguna; itsasadarraren eskuinaldean bizi zen, eta ezkerraldean lan egiten zuen.

Karola garabiaren izena, gazte honen omenez jarri zen. Ez da zaila Carol begiak ixten imajinatzea, edo pausoak estutzen, ontziola gurutzatzen zuenean bere presentzia nabari ez zedin. Baina ez, ez zuen lortzen inor ez konturatzea. Behin eta berriz, eta berriz, eta berriz entzun behar izaten zituen ontziolatik oihukatzen zizkioten “piropoak”. Eta horrela, egunero, normala izango balitz bezala.

Itsasmuseum, eztabaida eta errespetua zein berdintasuna bezalako baloreen hezkuntzara irekita dagoen espazioa da. Testuinguru honetan, “Carol Iglesias Espazioa” gure bildumaren elementu oso adierazgarri eta herritarrengatik ezaguterraza den ikur baten bitartez, bizi garen gizarte osoa kaltetu eta arduratzen duen gaia jartzen du mahai gainean, eta historiaren bidegabekeria konpontzea ahalbidetzen digu. Helburua ez  da Euskaldunako langileei errua botzea, baizik eta gizartean desiragarria ez den jokaera ikusgai egitea, gero eta ez ohikoagoa dena baina oraindik existitzen dena eta emakume honek jaso zuen jazarpen errepikakorra azaleratu bere izena Carola Garabia harro agertzeko asmoarekin. 

Informazio gehiagorako:

Leire Aurrekoetxea

komunika@itsasmuseum.eus

94 608 55 00