BelaKluba jaio da, munduko nabigazio klub “txikiena eta jendetsuena” izateko asmoa duena

 

Bilbon, 2018ko azaroaren 13an.- Gaur goizeko 11:00etan, Lorea Bilbao, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren Presidentea eta Euskara eta Kulturako Foru Diputatuak, Eduardo Araujo, Belaklubako arduradunak, eta Ricardo Barkalak, Bilboko Portuko Presidentearen izenean eta proeiktuaren babesle moduan, Euskaldunako Jauregiko Lakuan klub bat aurkezku dute, eskalazko belaontzien nabigazio sektorean erreferente izan nahi duena.

Euskaldunako Jauregiko lakua, “Bizkaiko Itsasoan” bihurtuko da asteburuetan, eskalazko belaontzien eta ontzien nabigaziorako badia bat, non Bizkaiko eta Bilboko ume guztiak gozatu ahal izango duten.

Munduko beste hiruburuetan bezala- New Tork, Sydney edo Paris– Bilbo antzinako“joku” honetara jolasteko aukera eskainiko du ere. “Umeak eta familiak protagonista bakarrak izango dira”. Izan ere umeak izango dira, bazkide titularrak: helduak txikiengatik “lagunduta” bakarrik parte hartu ahal izango dute.

“Aire zabaleko joku hau sustatzea da helburua, ikutu, mugitu, haizea sentitu, eta batera lan egitea eskatzen duen jokua. Hirian jolasteko leku bat berreskuratzea da, ordenagailuen pantaila, mobilak eta kontsolaz haratago”. Norberaren ontziekin edo prezio txiki baten truke -5 eta 9 euro- klubak bazkideentzat alokatzeko jarriko duen ontzi batekin nabigatu ahal izango da. Informazio guztia, bazkide egiteko prozedura edo erreserba bat egiteko pausuak (beharrezkoa nabigazioa ahalbidetzen duen aforoa mantendu ahal izateko) webgunean eskuragai egongo da www.belakluba.eus edo www.itsasmuseum.eus.

Mendeetan zehar, itsasgizon eta euren familiengatik praktikatua, eskalazko nabigazioak, belazko nabigazioaren baloreak mantentzen ditu, benetazko ontziena. Hala ere, modelu txikiak nabigatzeak, haizearen eta norabidearen ezagutza, eta itsas trebetasun berdina eskatzen du. “ Jokatzen ikasten da. Gozatzea nabigazio bidai bakoitzean ikasteko giltza da”.

Neskeei deialdi berezia egin zaie:”kirol hau beti neskeei irekia egon den jokua da. Emakueak “benetazko” estropadetan parte hartzerik ez zutenean ere, emakumeak eta neskatoak berdintasunez parte hartzen zute eskalazko nabigazioa. BelaKluba ere generoen benetazko berdintasunaren eremua izatea gustatuko litzaiguke”.

Bilboko Itsas Museoa BelaKlubako zati garrantzitsua izango da. Alde batetik, bazkideak Museoko lagunen programan parte hartzeko aukera izango dutelako, eta bestetik, Museoan urte osoan zehar klubeko mintegiak, tailerrak, jolasak eta hitzaldiak izango direlako.

BelaKlubaren sorrera, Itsas Museoa, Euskalduna Jauregia, Bilboko Portua eta ItsasLife, nabigazio eta itsasoaren zale amorratuez osaturiko elkarteari esker posible izan da.

 

Informazio gehiagorako

Leire Aurrekoetxea – Itsas Museoko Komunikazio
komunika@itsasmuseum.eus
94 608 55 01

Central Park-eko belako klubak ongietorria ematen dio Belakluba-ri