Bilbon, 2020ko ekainaren 18an. Gaur goizean, Lorea Bilbao Itsasmuseum-eko presidenta eta Euskara, kultura eta kirol saileko foro diputatuak eta José Miguel Lanzagorta, Bilboko Koral Elkartearen presidenteak, lankidetza-hitzarmena sinatu dute gurean. Akordio honekin bi erakundeek, kultura, musika, industria, eta itsas arloko ondarea balioan jartzen dituzten jarduera eta proiektuak ikertzearen kompromezua hartzen dute. Ekitaldiaren hasieran, “Ixil ixilik” itsas kantu ezaguna entzun da, Elkarteko umeen koruak abesturik.

Elkarlan honek, luzarorako izango den erlazio iraunkor bat sortzea du helburu eta Bilboko proposamen kulturala indartzea ahalbidetzen du.

Akordio honen barruan, 6 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduriko musika udalekuak aurkeztuko dira, udako oporretan zehar egingo direnak. Bertan musika eta itsas kultura tartekatu dira xehetasunetan aberatsa den esperientzia oso bat eskaintzeko.

Tailerrak, ekainaren 29tik uztailaren 30era arte gauzatuko dira eta aste bateko iraupena izango dute. Bilboko Koraleko instalazioetan hasiko dira eta Itsasmuseum-en bukatuko dira, 90 minutuko iraupena duen jarduera batekin. Denbora tarte honetan, haurrek euren adina eta jakintza-mailara moldatutako tailer bat eta bisita gidatu bat egingo dute, Bilboko eta Bizkaiko itsas kultura modu didaktiko eta dibertigarri batean ezagutzeko.

Bisita seguru eta atsegin bat bermatzeko helburuarekin, bi entitateek dagozkien kontingentzia planak ezarri dituzte, agintari eskudunak zehaztutako garbitasun eta babes araudiei jarraituz, beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiekin. Taldeak gutxienez 6 eta gehienez 8 pertsonakoak izango dira, momentu oro distantzia soziala mantendu dezaten.

Bilboko Koral Elkarteko kideek 80 euroko tarifa izango dute, eta orokorra, 110 eurokoa izango da. Itsasmuseum-eko Komunitateko kideek, Bilboko Arte Ederren Museokoek eta BBK-ko Gaztedi Planekoek, ordea, 100 euroko prezio bereziaz gozatu ahal izango dute.

Interesatutako pertsonek Bilboko Koral Elkarteko web orrian www.coraldebilbao.com edo Itsasmuseum-eko web orrian www.itsasmuseum.eus-en eman dezakete izena.

Epe ertainera, itsas ikutua duen euskal musika baten bilduman lan egingo dute erakunde biek, arlo honetako ondare musikala ikuskaratzeko. Proiektuak inbentario bat sortzea du helburu, abesti esanguratsuenekin, hauek testuinguruan jarriz. Bilboko Koraleko Elkarteak, antzezteko, ahotsa eta musikarekin, grabatu eta dokumentatzeko. Ekimen honen eboluzioa elkarbanatutako web batean bilduko da, informazio eguneratuarekin eta ematen diren aurrerapausoen berri emanez.

Itsasmuseum eta Bilboko Koral Elkarteaz gain, Bilboko Arte Ederren Museoak ere parte hartzen du ekimen honetan, hori dela eta, umeentzako musika tailer hauetako batzuk, erakunde enblematiko hau bisitatzeko aukera emango dute.

Harremanetarako kontaktua

Leire Aurrekoetxea
komunika@itsasmuseum.eus