“TALENTU BERDINA, AITORPEN BERDINA” izango du goiburu, eta, edukia, berriz, hainbat arlotako emakume profesionalen argazki eta ikus-entzunezkoen erakusketa batek osatuko du; arloak, beraz, osasuna, zientzia, enpresa, metala, kultura, kirola, abelazkuntza, zuzenbidea, elkarteak, unibertsitatea…eta abar, eta, emakumeak,… Bilbo eta Bizkaikoak.

WOMENBIren helburuak dira agerira ekartzea, talentua aitortzea eta ahotsa ematea emakume profesionalei, ikuspegi positibo eta errealista batetik. “Emakumeak ez lirateke izan behar gehienetan albisteen gaia haien eskubideak urratzen direlako bakarrik, eta hori gizarte osoaren lana eta erantzukizuna da”.

Inaugurazioa azaroaren 14an izango da, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan.

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bihar ––azaroak 14, asteazkena–– aurkeztuko dute, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, “WOMENBI” argazki eta ikus-entzunezkoen proiektua, emakume profesionalen balioa agerira ekarri eta haien ekarpen sozial baliotsu eta ezinbestekoari ezagutza agertzeko, “TALENTU BERDINA, AITORPEN BERDINA” duela goiburu.

Proiektuak argazki eta ikus-entzunezkoen erakusketa bat izango du osagai, hainbat arlotako hogei emakume profesionalen profilak jasotzen dituen erakusketa barneratzaile bat: osasuna, zientzia, enpresa, metala, kultura, kirola, abelazkuntza, zuzenbidea, elkarteak, unibertsitatea…dira arloak. Eta, emakumeak, egiazkoak, Bilbo eta Bizkaikoak, gaitasun, eraginkortasun, oztopo-gainditze eta balioen eredu. “Berdintasuna iraupen lasterketa bat da, eta oraindik ere bide luzea dagoen arren egiteko, egia da emakumeek aurrera egin dutela sektore guztietan, modu geraezinean, indarrez eta talentuz”, adierazi dute ekimenaren sustatzaileek.

WOMENBIren helburuak dira emakume profesionalen aurrerapen hori erakutsi eta aitortzea, haien ahotsak entzutea, eta aldarrikapenak egitea modu positibo, errealista eta probetxuzko batez; “fokoa” emakumeengan jartzea, haien talentuagatik, gaitasunagatik eta oztopo-gainditzeagatik, “zeren eta emakumeak ez lirateke izan behar gehienetan albisteen gaia haien eskubideak urratzen direlako bakarrik; eta hori gizarte osoaren lana eta erantzukizuna da”.

 

HOGEI PROTAGONISTA

 

WOMENBIko protagonistak hogei emakume dira, oso desberdinak, egiazkoak, hurbilekoak, aukera ematen dutenak beste emakume asko ere haiekin identifika daitezen, honako hauek dauzkatela elkarren artean berdin: talentua, profesionaltasuna, eraginkortasuna eta ahalegina. Haietako bakoitzaren atzean, bada oztopoak gainditzeari buruzko historia bat, eta merezi du konta dadin.

  • ADELA ASUA. Zuzenbide penaleko katedratikoa, Euskal Herriko Unibertsitatea. Konstituzio-auzitegiko presidenteorde emeritua.
  • ITZIAR LAZKANO, aktorea eta zuzendaria.
  • ZURIÑE GARCÍA, Sukaldaria. Andra Mari jatetxeko sukaldeburua.
  • ITZIAR ASTIGARRAGA, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko pediatria-zerbitzuko burua. Haur-onkologiako unitatearen arduraduna.
  • MIREIA DE DIEGO, Hondeaketa eta obra zibilen enpresaria. Bizkaiko Hondeatzaileen Elkarteko presidentea.
  • RAKEL MATEO. Kirolari paralinpikoa, triatleta.
  • DEUSTUKO ARRAUN KLUBEKO EMAKUMEZKOEN TALDEA.
  • EUSKADIKO EMAKUMEZKOEN SOKATIRA SELEKZIOKO TIRATZAILEAK.
  • TAMARA CLAVERÍA. Gizarte-integrazioko gradu-titulua. Emakume Buhameen Elkarteko lehendakariordea (AMUGE).
  • MARTA MACHO. Matematikaria, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea. Zientzia-dibulgatzailea.
  • SAIOA LARA. Jantzi diseinatzailea. Jantzi-diseinurik onenaren Goya saria “Handia” filmean egindako lanagatik.
  • MARÍA DEL CARMEN VÁZQUEZ. Bilbobuseko gidaria.
  • CLAUDIA ELENA FAVELA. Soziologoa. Emakume Migratzaileen Etxe-langileen Taldearen Koordinatzailea.
  • LORENA FERNÁNDEZ. Informatika-ingeniaria. Identitate digitaleko zuzendaria Deustuko Unibertsitatean eta STEAM Inspirako aholkularia.
  • FATOU DIENG. Nazioarteko merkataritzako teknikaria.
  • MAMEN FREITAS. Soldatzailea.
  • LOREA MOMEÑE. Abeltzaina. Urigoitiko Txorizoak.
  • PILI CASTRO. Caritaseko Adinekoen Arloaren Arduraduna. Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakaslea.
  • BEGOÑA GARCÍA DE ANDOIN. jostuna. Euskadiko Emakume Alargunen Federazioa, FEVI.
  • ANA OTEIZA. Ikertzailea Tromsoko Imaging Center PETeko I+G taldean (Tromso, Norvegia).

 

BI PRODUKZIO IBILTARI

 

Bi produkzio egin dira: lehenean, argazkien eta ikus-entzunekoen erakusketa jaso da, hogei protagonista horien bideoekin, eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan inauguratuko da, azaroaren 14an. Azaroaren 15etik aurrea, nahi duten guztiek aukera izango dute ikusteko, doan, urtarrilaren 31ra arte.

Ondoren, Bilboko eta Bizkaiko beste herri batzuetako erakusketa-aretoetara eroango da.
Bigarren produkzioa Metro Bilbaon egingo den argazki-erakusketa bat izango da: azaroaren 15etik aurrera ikusi ahal izango da Abandoko geltokian (Renfe) eta Portugaleteko geltokian (Karlos VII.a), bera ere ibiltaria. Abenduan, erakusketa osoa erakutsiko da Alde Zaharreko geltokian (Unamuno); eta, urtarrilean, Indautxun (Urkixo) eta Basaurin (Bidasoa).

Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren WOMENBI proiektua Metro Bilbaoren eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoarenlaguntzarekin gauzatu da, eta Enrique Moreno Esquibel (erakusketako argazkiak egin dituen argazkilaria) eta Marta Fernández River (komunikazioko eta marketineko profesionala) bilbotar freelanceak izan ditu egile.

#WOMENBI